Jarraitu

​n hainbeste burmuin egonda ea hau lortzen dugun. @otsokume​ri esker Wordleri buruzko komiki zoragarri hau ezagutu dut. Itzuli/Egokituko al dugu euskarara?

(Barkatuko didazue bost letrako hitzak ez erabiltzea)

Ez da itzulpen zehatza, baina nonbaitetik hasi beharko dugu:

* Beraz, ondo ulertu badut, ​ekin horren obsesionatuta zaude bost letrako hitzak bakarrik erabil ditzakezula?

+ Baiki, zuzen zaude.

* Noiz hasi zen arazoa?

+ Duela arras gutxi.

...

Nola jarraituko zenukete? Hobekuntzarik bururatzen zaizue?
@otsokume

@aldatsa nik, nahi baduzu, psikologoarena itzuliko dut 😉

@aldatsa @otsokume Saiakera (ez du zentzu handirik):

- Egite erraz anitz, afera gaitz

- Inoiz!

- Azkar! Jolas ontsa ugari, ikasi berba berri. Ideia eskas aditu...

- Itzel, akabo

@aldatsa
- Nekez nabil. Zazpi aldiz naute lanez horni, baina hutsa saioa!
- Ezetz,
- Ideia argia, noski! Hitza beste maila berri baten landu...
- Ikusi artio!

Lehenengoa batez ere hobetu daiteke!
@otsokume

@mikelgs @otsokume Bikain!
Esaldi hau horrela naturalago?
- Ideia argia, noski! Eleak beste maila berri baten landu...

@mikelgs @otsokume
Nekez nabil, afera zaila izaki. Zazpi aldiz naute lanez horni, baina hutsa saioa!

Bigarren esaldia izugarri ona iruditzen zait, baina luzeegia geratzen da? Lehena bakarrik?

@aldatsa
Nahi duzuen bezala jarri, ez bada kabitzen, bigarren partea kendu. Edo egun batzuk har ditzakegu hobeto itzultzeko eh?

Eleak jartzearekin ados. Egia esan, bi aukerek dute pedante kutsua. "Eleak" ez delako ohikoa niretzat eta "Hitza" singularrean jarrita kontzeptuaz ari dela ematen duelako.
@otsokume

@mikelgs @otsokume Ez dago presarik. Oraindik hobetu dezakegula irudituz gero, egin proposamenak!
Niretzat ohikoak ez diren hitz dexente agertu dira WordleEUSen orain arte. Hori ere bada jokoaren parte.

@mikelgs @otsokume Bide batez, zuen erantzunak ez zaizkit agertzen Tuskyko nire denbora-lerroan. Jakinarazpenetan bai. Zerbait ukituko nuen ezarpenetan?

@aldatsa
Ez dakit, nik Fedilab daukat (egia esan, ez dakit zertarako, Pixelfed ere logeatuta edukitzeko zen, baina beti arazoak).
@otsokume

@aldatsa @mikelgs duela gutxi eguneratu dute. Aldaketen artean denbora-lerroaren “berridazketa” dago. 16.0 da uneko bertsio berriena.

@otsokume @mikelgs Tusky 15 erabiltzen nuen arazoaz konturatu nintzenean. 16ra eguneratu nuen ea arazoa konpontzen zen, baina berdin. Aplikazioaren datuak eta cachea ezabatuta konpondu zen arazoa.

@mikelgs @aldatsa @otsokume nirea baino hobe. Ez dakit zergatik saiatu naizen hitz kopuru berbera mantentzera...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.