#Usurbilen hondakin organikoak bi modutan konpostatzen genituen orain arte (575 familia)
* Auto-konposta: Baserri edo etxe bakoitzak bere konpostagailua.
* Auzo-konposta: Hainbat auzokideren artean.
Gainerakoa herritik kanpora eramaten zuten. Orain #Txokoaldeko Lartzandieta baserrian baserri-konposta egiten hasi dira: urtean 48 tona.
Baserri gehiagotara zabaltzea da ideia, urtean biltzen diren 700-800 tonak herrian bertan #konpostatzeko.
https://www.usurbil.eus/eu/-/udalak-eta-behemendi-elkarteak-usurbilgo-baserri-konposta-abiatu-dute-elkarlanean
@aldatsa oso ideia polita.
Baserriarentzat diru iturri izango da noski, ezta? Eta gero konposta norentzat-zertarako?
@mikelgs Ez dakit baina galdera onak dira.
Uste dut atez atekoan bildutako hondakin organikoak Azpeitiko Lapatxera eramaten dituztela. Udalak han ordaintzen duena baserritarrarentzat bada diru sarrera finko bat litzateke eta udalak kamioien joan-etorrien gastua aurreztuko luke. Ondo egiten badute alde guztientzat abantailak ikusten dizkiot.
@mikelgs Zuzenketa: gaur egun Zubietako erraustegiaren ondoan dagoen biometanizazio plantara eramaten dituzte Usurbilgo atez atekoan bildutako hondakin organikoak.
Ea proba piloto hau baserri gehiagotara zabaltzen den.