Duela 80 urte Anne Frank gazteari eguneroko bat oparitu zioten https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/anne-frank-gazteari-eguneroko-bat-oparitu-zioten-13
@desertorea @aldatsa @Izaskun @soma irakurri duzue Anneren egunkaria? https://www.erein.eus/liburua/anne-franken-egunkaria-9788497468169
@elegose @desertorea @aldatsa @soma badaukat!!! Baina begira non erosi neban. 2008an ikastolako ikasle nagusiakaz Doetinchem, Herbeeretan, alkartruke bat osotu genduan. Ekintzen artean Anne Franken museoa bisitatzea zan. Amaieran, beti bezala, dendatik urten behar eta non topa neban liburua euskeraz!. Eta jakina erosi neban. Ez dakit zenbat euskerazko liburuak salduko dabezan han, baina nik handik ekarri neban!
@Izaskun @elegose @aldatsa @soma gazteleraz irakurri nuen orain dela urte batzuk (Galiziako kanpin batean 😎), baina irakurriko nuke berriro euskaraz. 😂
Bikotea eta biok beti gabiltza museo hori ikustera bidaiatu nahian, baina Herbehereetara joan beharrean, beti bukatzen dugu beste nonbaitera bidaiatzen...
Irakurriko dugu uztailean?
@desertorea @elegose @aldatsa @soma nik irakurri neban orduan, baina ez deust ardura beriro irakurri. Beraz, nigaitik ondo!
@soma @Izaskun @desertorea @elegose Nik ez dut irakurri oraindik. Niregatik bikain!
@aldatsa @soma @Izaskun @desertorea bada, orduan erabaki dugu zein izango den uztaileko irakurketa. Gogoraraziko dizuet hilaren hasieran. 😉