Jarraitu

Hekimenek antolatutako Jaime Gómez-Obregón programatzailearen hitzaldian izan naiz. ladonacion.es proiektua aurkeztu digu eta datu kazetaritzaz aritu zaigu. Interesgarria izan da.

Aipatzekoa iruditzen zait, kantabriarra izanik, galderak euskaraz egiteko eskatu digula. Hizkuntzak gustatzen zaizkio eta ulertzen saiatu da. Are gehiago, gazteleraz hasi zaion bati mesedez euskaraz galdetzeko eskatu dio. Belarriprest titulua ondo merezita dauka :belarriprest:

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.