mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Aldatsa :toka:

@gontxatorre @txikillana @desertorea @otsokume @birasuegi @mikelgs Anguletan ere beti gauez. Nik ez dut ohiturarik, baina aitonak bazuen ala (errioan ibiltzeko sakonera gutxiko ontzi luzea). Aita ere ibilia da, baina gutxiago. Lagun batzuk zaleak dira eta badute lizentzia (gaur egun beharrezkoa da).

@desertorea @gontxatorre @txikillana @otsokume @birasuegi @mikelgs Angulak nahi badituk etorri adi gurekin harrapatzera esaten didate. Neguan, gauez, giro hotzarekin eta euriarekin... Etxean bertan goxo geratzen naiz angularik gabe 😜

@aldatsa @gontxatorre @desertorea @otsokume @birasuegi @mikelgs Kasualitatez ez duzu gordeko aitonaren, edo beste norbaiten ALA horietako baten argazki edo irudirik? Enbarkazio mota horrek burdin garraioan garrantzi gandia izan zuen orain dela 300 bat urtera arte, eta harrigarria zait duela hain gutxira arte iraun izana.

@txikillana @gontxatorre @desertorea @otsokume @birasuegi @mikelgs Hemen “Aginaga, Errioko jarduerak eta bertako hiztegia” liburuko zati batzuk. PDFa online zegoen, baina ez dut aurkitzen. XX. mendean eta inguruan oso ohikoa zen ala bat izatea. Gaur egun ere badira alune edo alatokiak eta alak ere bai. Egituraz garai batekoen antzekoak direla esango nuke, baina motorrarekin. Ni lagun batenean ibilia nago. Argazki batzuk ateratzen saiatuko naiz.