Maskorraren kanpo eta barrualdean puntu gorriz egindako apaindurak daude. Kobazuloko paretetan antzeko teknika erabiliz egindako marrazkiak daude, adibidez, puntuz osatutako bisontea. Kantabriako kobetan antzeko teknikekin egindako irudiak daude. Behar bada kontaktua zegoen bien artean.
Instrumentu zaharragoak aurkitu badira ere (hezurrezko txirulak...), lehen aldiz kobetako dekorazioaren eta musika instrumentu baten arteko lotura sinbolikoa aurkitu dute.
Maskorrak 31 cm-ko luzera du eta 18 cm-ko gehienezko zabalera.
Maskorraren punta moztuta zegoela ikusi dute. Zuloa maskorrera putz egiteko tutu bat sartzeko egin zutela uste dute. Tutu hori eusteko erabilitako material marroixka baten arrastoak aurkitu dituzte zulo inguruan.
Antzeko ahoko piezak dituzten maskorrekin egindako haize instrumentuak aurkitu dituzte lehen ere: Asia Hego-ekialdean (F irudia), Sirian (G eta H) eta Zeelanda Berrian (I eta J).
#Marsoulaseko kobazuloan (Garona Garaia, #Okzitania) goi paleolitoko aztarnategian maskor bat topatu zuten 1931an, itsaso atlantikotik 200 km baino gehiagora.
Orain gizakiek maskorra eraldatu izanaren aztarnak aurkitu dituzte ikerlariek eta duela 18.000 urte haize instrumentu bezala erabiltzen zutela uste dute.
Musikari bati utzi zioten eta soinu hauek grabatu zituen: Do, do sostenitu eta re notetatik gertukoak.
https://advances.sciencemag.org/content/7/7/eabe9510
#Musika #Arkeologia
Erantsi dudan Wikipediako irudiak 90 milioi eskaera jasotzen zituen Indiatik, Asian dituzten zerbitzarien multimedia eskaera guztien %20 inguru.
Azkenean argitu dute misterioa. Indiako aplikazio ezagun batek, abiarazten den bakoitzean, irudi horren eskaera egiten omen du, auskalo zergatik.
Oraintxe amaitu dut #UtopíaNoEsUnaIsla liburua. Oso interesgarria iruditu zait.
Ezin dugu etsipenean erori. Etorkizun hobe bat irudikatu eta sortzen jarraitu behar dugu!
2020ko azaroak 18an #Artizarra, #Lurra eta #Marteren urruneko irudi hauek hartu zituen ESA/NASA #SolarOrbiter espazio-ontziak.
Solar Orbiterren helburua #Eguzkia eta eguzki haizea ikertzea da.
http://www.esa.int/ESA_Multimedia/Videos/2021/01/Solar_Orbiter_snaps_Venus_Earth_and_Mars
Kubrick proiektua osatu du Joxe Aranzabalek: #StanleyKubrick zine-zuzendariaren film guztien #euskarazko azpitituluak!
https://blogak.goiena.eus/faroa/2021/02/02/kubrick-proiektua/
#zinema
Orokorrean gustura geratu naiz, baina oso azkar joan da dena, eta azkenean, Matrix eta XMPPri nahi baino gutxiago aipatu ditut. Federazioaz hitz egin dut, baina fedibertsoaz uste dut ezetz. Zuzenekoaren gauzak 😅
Pixka bat urduri nengoen eta Donald Trumpen izenaz ez nintzen gogoratzen 😂
#Indiako gobernuak pribatutasun politika berria atzera botatzeko eskatu dio #WhatsAppi.
WhatsAppek mundu osoan dituen 2.000 milioitik gora erabiltzaileetatik 450 milioi baino gehiago Indiakoak dira, beraz txorakeria gutxi.
Dirudienez aurreko astean egunkari batzuetako azalean iragarkiak erosi zituen WhatsAppek bere erabiltzaileen #pribatutasuna errespetatu eta babesten duela esateko.
@elegosetarron hilabete honetako liburuari ekiteko garaia iritsi da: Karlos Zabalaren "C'est la vie" #KantatzenDuteZaharrek
@peertube v3 argitaratu dute. Zuzeneko streaming-ak egiteko aukerarekin!!!
https://framablog.org/2021/01/07/peertube-v3-its-a-live-a-liiiiive/
🎨 @davidrevoy CC BY-SA 4.0
Erresuma Batuko singleen zerrendako bosgarren postuan: The Kunts taldearen "Boris Johnson is a fucking cunt" 😂
https://www.officialcharts.com/charts/singles-chart/
https://kuntandthegang.bandcamp.com/track/boris-johnson-is-a-fucking-cunt-single-edit
Lurpeko #orkideak izenarekin ezagutzen den #Rhizanthella (grezierazko rhiza sustraia + anthos lorea + ella txikigarria) generoa oso bitxia da.
Genero hau #Australian bakarrik hazten da. Ez daukate ez sustrairik, ez klorofilarik, ez kloroplastorik. Izenak dioen bezala lurpean bizi dira, onddoekin sinbiosian eta banilla usaina dute. Galtzeko arriskuan daude.
https://theconversation.com/like-finding-life-on-mars-why-the-underground-orchid-is-australias-strangest-most-mysterious-flower-144727
https://en.wikipedia.org/wiki/Rhizanthella
📷 Jean eta Fred Hort (CC BY-SA 2.0)
https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Rhizanthella_gardneri_%E2%80%94_Fred_Hort.jpg
BBCren arabera Espainiako erregeak txilardietako langileak eskertu ditu. Ez dakit benetan zer esan duen, ez baitiot kasurik egin, baina hala balitz, bizi osoan esan duen gauzarik zentzuzkoena litzateke 😂
https://www.bbc.com/news/world-europe-55440948
Gaur goizean #Andatzako ondarea ezagutzeko ibilaldi gidatua ospatu da Aranzadi zientzia elkarteko kideen eta udalaren eskutik. Talde txikitan eta segurtasun neurriak errespetatuz. Azken egunetan kasu gutxi egon dira #Usurbilen, ea horrela jarraitzen dugun.
Errotarri gehiago agertzen ari dira. Duela egun gutxi bat aurkitu duen Orioko bikote jator bat ezagutu dut.
#errotarriak
Arratsaldean #Andatzako errotarri eta mugarriei buruzko ikerlanaren aurkezpen hitzaldian izan naiz #Usurbilen. Aranzadi Zientzia Elkarteko ikerlarietako batek #QGIS erabiltzen du eta #SoftwareLibrearen alde egiten dutela esan du 👍
Ikerlanaren txosten osoa udalaren webgunean jarri dute:
https://www.usurbil.eus/eu/andatzako-ondarea
Telegramen Urkullu idaztean 🤖 robot emojia agertzen dela irakurri dut denbora lerro federatuan (https://mastodon.social/@Benetako_Arkatiur/105322559103138487).
Ez da posible pentsatu dut. Proba egin eta...
#UrkulluIsARobot #EuskalMemeak
Norbaitek lortu al du #baleafunk instantziako konturen bat jarraitzea?
@argiaren @puskadezagunizotza hitzaldien podcastera harpidetzen saiatu naiz, baina jarraitzeko eskaria onartu gabe balego bezala agertzen zait. Baleafunk-en administrazioan ez dut aurkitu onartzeko modurik.
https://baleafunk.eus/channels/puskadezagunizotza/
Hala ere, federazioak neurri batean behintzat funtzionatzen du. Hemen Iñaki Sanzek bioaniztasunaz emandako hitzaldia tut bezala agertzen da:
https://mastodon.eus/web/accounts/85543