Erakutsi gehiago

:elegose: Apirilean Jon Arretxeren irakurtzeko gogoarekin geratu nintzen. Azkenean eskuratu dut eta di-da batean irentsi dut. Iaz @elegose irakurle taldean irakurri genuen asko gustatu zitzaidan eta honek ere ez dit hutsik egin. Hura bukatu nuenean esan nuen bezala Toureren istorioaren jatorria ezagutzeko gogoarekin! 19 kamera, 612 euro, Hutsaren itzalak, Estolda jolasak, Sator lokatzak...

Ez da Karramiolotz trikuharriak kalteak jasaten dituen lehen aldia. 2018ko martxoaren 3an iluminaturen batek ganberaren inguruan harriekin espiral moduko bat osatua zuela ikusi nuen 🤦‍♂️

Erakutsi haria

Atzo ​n Aranzadiko kideekin trikuharri batean indusketa lanetan genbiltzala, beste trikuharri baten ondoan ezezagun batzuek hondakin pila handi bat utzi zutela jakin genuen 😡
noaua.eus/usurbil/159146989796

Eguneko lanak amaitutakoan begiratzera joan ginen. Ordurako norbaitek hondakinak eramanak zituen. Tumuluaren oinarria pixka bat kaltetua zegoela aipatu zuten 😥
noaua.eus/usurbil/159190937224

Lehen argazkia ez dakit norena den, bigarrena nik atera nuen.

​go himnoak dionez "Usurbildarrek daukate sagardoa alkate" eta ez dut esango gezurra denik, baina aste honetan ​en ni nagusi!

:peertube: v3-an zuzeneko emanaldiak egin ahal izango dira!

Hori eta beste hainbat ezaugarri (bilaketa federatua, moderazio tresnak, erreprodukzio zerrendak, plugin sistema...) garatzeko kanpaina bat jarri dute martxan.

Oso tresna potentea da eta artikulua irakurrita gauzak oso argi dituztela ikusten da. Bejondeiela!

[EN] framablog.org/2020/05/26/our-p

[FR] framablog.org/2020/05/26/nos-p

Aurtengo Sagardo Eguna, etxean eta etxekoekin. Maiatzaren 24rako proposamen hau egin zaie herritarrei: txotx egizu sagardo botila batekin eta sare sozialetan partekatu!
Irudiaren egilea: @Josevisky

:errausketarikez: Zubietar batek erraustegi ingurutik behera doan errekan grabatutako bideoa. Aingira eta beste arrain batzuk hilik agertu dira.

Iazko ikerketa batean aurkitu zuten Orreagako monasterioaren beste mugarri bat topatu dut gaur ​n: Enutokoa. Gipuzkoako Ehiza Federazioak duen itxitura batean dago ("Jurassic Park" bezala ezaguna) eta eta arteko muga ere bada. Horregatik dauka U bat alde batean. Bestean Orreagako ikurra dauka, gurutzea eta bakulua, baina itxiturara sartu gabe zaila da argazki txukun bat ateratzea. Igartzazabalgo mugarrian ondo ikusten da ikurra (azken argazkia).
usurbil.eus/es/-/andatza-eguni

Erakutsi haria

Atzo Julianek emandako ezti potoa ireki eta mamiarekin probatzeko asmoz 😋

Erakutsi haria

Kontua hor bukatuko zela uste genuen, baina gaur beste erleseme bat agertu da eta atariko melokotoiondoaren adar batean pilatu direla ikusi dugu.
Julian Urkiolari deitu eta laster batean etorri da. Eskilara jarri eta erlauntza baten kaxara sartu ditu. Erlauntzako zulo ondoan zeuden erle batzuei begiratzeko esan dit: geldi zeudela hegalak astintzen ari ziren, dirudienez kanpoan geratu direnei hoska. Pixkanaka-pixkanaka gehienak etxe berrira sartu dira.

Erakutsi haria

Baserriko atariko paretan agertu zirela kontatu nizuen. Azkenean Gipuzkoako Erlezainen Elkarteko presidente izandako Julian Urkiola etorri zitzaigun, eta erleak ateratzeko modurik ez zegoenez, pena zela, baina fumigatu eta zuloa ixtea beste erremediorik ez zuela ikusten esan zigun. Erle kontuez hizketan aritu zitzaigun eta nabari zen estimu handian dituela. Berarengandik ikasi nuen erleseme hitza. Euskaraz izen gehiago ere baditu: erlekume... Gazteleraz enjambre.
euskaltzaindia.eus/index.php?&

Erakutsi haria

Duela minutu batzuk ateratako argazkian nabarmen ikusten da zaparrada zetorrela mendebaldetik. Orain gogotik ari du euria

Gaur da. Tontorrean hamaiketakorik gabekoa zoritxarrez. Jendetik ihesi, Orreagako monasterioarenak izandako lurren Beloztegiko mugarriaren bila ibili naiz. Ez dut aurkitu, baina ezagutzen ez nituen errotarri batzuk ikusi ditut 😃

Ez dakit zer gertatu den gaur eguerdian, baina oso aztoratuta zeuden. Behar bada liztorrek erasotu dute erlauntza. Egundoko soinua egiten zuten eta beldurra ematen zuen. Bideoa hunkigarri bezala markatu dut badaezpada ere.
Udaltzainei deitu diegu eta Gipuzkoako Erlezainen Elkarteko kide bati abisatuko diotela esan digute. Horrelakoetan beste norabait eramaten omen dituzte erleak.

Erakutsi haria

Nire aspaldiko proiektu bat berreskuratu dut: ​rako automata zelularren simulatzailea.
aldatsa.eus/cellular-automata-

Aurreko astean hil zen ​ri XKCD web komikiak egindako omenaldiko hasierako baldintzak gehitu dizkiot Conway-ren biziaren jokoari.
explainxkcd.com/wiki/index.php

Nire bertsioan laukiek pixel bakarra dutenez ez da jatorrizkoa bezain ikusgarria, baina planeagailua ("glider") gorantz nola joaten den ikusten da

Gaur Mika (Pica pica) ikusi eta entzun dut. Oso hegazti polita: buru beltza, azpi zuria, isats beltz luzea eta hegan doala hegaletako luma punta zuriak agerian. Kantua errepikakorra da.
Audioa Wikimedia Commons-ekoa da
eu.m.wikipedia.org/wiki/Mika_(

Terrazan liburu bat irakurtzen ari nintzela bi sugandila larrua jotzen ikusi ditudala uste dut.
Hasieran bietako batek hozka egin dio besteari eta borrokan ari zirela pentsatu dut, baina besteak ez zirudien larritua. Gero gorputzaren atzeko aldearekin inguratu du bestea eta pixkatean horrela egon dira.
Irudiak hunkigarri bezala markatu behar ote nituzke? 😅

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.