Erakutsi berriagoak

@kilkerra @txopi Ez naiz doraemonlogoa. Hala ere, esango nuke Doraemon etorkizunetik etorria izan arren lur planetakoa dela. Ez dakit kosmikotasuna nondik etorriko zaion.

Bere jaki gustukoenari dagokionez, dorayaki izeneko opilak, uste nuen itzulpenean asmatutako zerbait zela: dora(emon) + jaki (euskarazko hitza) batuz sortua, baina japonieraz horrela omen da:
eu.wikipedia.org/wiki/Dorayaki

:elegose: Aurreko batean proposatu nuen, baina orduan agortuta zegoenez berriz saiatuko naiz. Bada denbora pixka bat Alberto Ladron Aranaren irakurtzeko liburuen pilan daukadala. Misterio eta polizia eleberri pila bat idatzi dituen idazlea da. @elegose​tarrok gustuko dituzue bere lanak?

elkar.eus/eu/liburu_fitxa/mend

Asier Iturralde :ahobizi: (r)en bultzada

Adiskideok, ekingo diogu abenduan zein liburu irakurriko dugun erabakitzeari? Proposamenak egiteko traola erabiliko dugu.

Bada :elegose:-kin!

Ez da oraingo kontua. @larbelaitz eta @axierL​ek 2018an @argia​n argitaratutako "Zein hedabide gizentzen du Jaurlaritzaren publizitateak?" artikulua irakurtzea gomendatzen dizuet.

Spoiler alert: Diru gehien jaso zutenak ez dira euskarazko hedabideak.
argia.eus/argia-astekaria/2623

Erakutsi haria

Eusko Jaurlaritzak Covid kaltetutako EAEko hedabideei 5 milioi euro emango dizkie.

Horietatik 4,7 milioi (%93,4) erdarazko hedabideei. Vocento taldeak 2,4 milioi jasoko ditu, ia erdia. Grupo Noticiasek ia milioia.

​zko 2 hedabidek bakarrik jasoko dute zerbait: Berriak eta Bizkaia Irratiak. Bien artean 330.000 euro, guztiaren %6,6.

Eta oraindik badago euskarazko hedabideak diru-laguntzetatik bizi direla dioen jendea...
sustatu.eus/1637682990

Asier Iturralde :ahobizi: (r)en bultzada

Pixelfed.eus instantzia erorita egon da zerbitzariaren diskoa bete delako. Diskoa beste pixka bat handitu dut, ea beste zenbat irauten duen... 🙃

Hala ere, zerbitzari honek bestelako mantenu bat merezi duela uste dut eta esku aldatu edota bestelako erabakiren bat hartzeko garaia heldu da.

Proba pilotu polita izan da, baina zerbait izango bada, beste moduren batean izan beharko du.

@desertorea Neurgailua kanpoan egon daitezkeen baldintzak (euria, izotza, elurra, hotz eta bero handiak...) jasateko prestatu gabe dagoelako ere izan daiteke. Fabrikatzailea erabilera okerraren ondorioz gerta daitekeenaren kargu ez dela egiten esateko modu bat: gailua hondatzea, emaitza okerrak itzultzea...

Asier Iturralde :ahobizi: (r)en bultzada

:mastodoneus: duela 3 urte aurkeztu genuen publikoki mastodon.eus instantzia!

Proiektu honen hurrengo pausua, komunitateak mastodon.eus proiektu propio gisa sentitzeko ardatzak ezartzea izango da, lehen momentutik amesten genuen bezala.

Komunitate gisa mastodon.eus ahalduntzeko eta parte hartzea sustatzeko moduak bilatu nahi ditugu. Lagundu nahi duzu?

Asier Iturralde :ahobizi: (r)en bultzada
Asier Iturralde :ahobizi: (r)en bultzada
Asier Iturralde :ahobizi: (r)en bultzada

-en gure herrietako eguneroko soziopolitikoa jasotzea interesgarria iruditzen zait.
Ongi jaso eta kategorizatuta, etorkizunerako datu altxorra izan daiteke.

!
commons.m.wikimedia.org/wiki/F

Asier Iturralde :ahobizi: (r)en bultzada

Pertsona baten gorpua atzeman dute Bidasoa ibaian

11:00etan atzeman dute hilotza. Aztertzen ari dira ibaia igerian gurutzatzen saiatu den migrante batena ote den. Hala dela baieztatuko balitz, aurten Euskal Herrian hildako zazpigarrena litzateke.

berria.eus/albisteak/206193/pe

Asier Iturralde :ahobizi: (r)en bultzada

@porru Kuriositate bezala Orchis generoaren izena barrabila esan nahi duen antzinako grezierazko "órkhis" hitzetik omen dator:
en.wikipedia.org/wiki/Orchidac

Euskal Herrian ere badaude , adibidez, erle emearen itxura eta usaina imitatzen duen (). inguruan maiatza-ekaina aldera ikusi izan ditut loretan. Hemen 2018ko ekainaren 9an ateratako argazki bat:
pixelfed.social/p/aldatsa/2598

@alexgabi
Mastodonetik Lemmyko komunitate edo erabiltzaile bat jarraitzen hasi ondoren, Lemmyko bidalketa berriak tut bezala agertuko zaizkizu Mastodonen. Tut horiei erantzuten badiezu Lemmyn bidalketa horren iruzkin bezala agertuko dira. Lemmytik norbaitek zure erantzunari erantzuten badio ere tut bezala agertuko zaizu.

Berritasuna hori da, Mastodonetik atera gabe Lemmyn parte hartu dezakezula. Muga: Mastodonetik ezin dira Lemmyko bidalketa berriak sortu (muga teknikoengatik).
2/2

@alexgabi lemmy.eus orain arte bezala erabiltzen jarraitu dezakezu. Webgunera joan, saioa hasi, bidalketak eta iruzkinak egin... Hori ez da aldatu.

Mastodon eta Lemmy arteko federazioak dakarren berrikuntza mastodon.eus​etik lemmy.eus​eko komunitateak eta erabiltzaileak jarraitu ahal izatea da. Horretarako bilatu nahi duzun komunitate edo erabiltzailearen URLa mastodon.eus​en, adibidez lemmy.eus/c/sl_zalantzak, eta sakatu Jarraitu.

1/2

Atzo gauean bezala Lemmy :lemmy: :fedibertsoa: :mastodon: Mastodon federazioarekin matraka ematen jarraituko dut. lemmy.ml​eko bidalketa honetan lemmy.eus aipatzen dute federazioak ondo funtzionatzen duenaren adibide bezala 🤩
lemmy.ml/post/89740

Asier Iturralde :ahobizi: (r)en bultzada
Erakutsi zaharragoak

Asier Iturralde :ahobizi:(r)en aukerak:

Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.