Zorionekoak gu, gaur #jabetzapublikoaren eguna da! Urtero bezala, hainbat egileren lanak gizateri osoarena den jabetza publikora batu dira: https://ikusimakusi.eus/2021/jabetza-publikoaren-eguna-2021/
Oraintxe bozkatu dut @elegose irakurle taldean 2021an irakurriko dugun lehen liburua aukeratzeko bozketan. Animatu zu ere! Ohi bezala proposamen interesgarriak daude: https://framadate.org/O54ilIhZfFBliEgL #2021UrtarrilekoProposamenak
Kaixo elegosetarrok!
Zer moduz doa #TuristaKlasearen irakurketa?
2021 berriari gogoz ekiteko lau izan dira jaso ditugun #2021UrtarrilekoProposamenak irakurketa proposamenak.
Inkesta betetzeko momentua heldu da eta helbide honetan egin dezakezue https://framadate.org/O54ilIhZfFBliEgL
Mr Robot eta Kali Linux. Kriston bikotea (en).
Kali Linux + Mr. Robot ARG Society
https://www.kali.org/news/mr-robot-arg-society/
Erresuma Batuko singleen zerrendako bosgarren postuan: The Kunts taldearen "Boris Johnson is a fucking cunt" 😂
https://www.officialcharts.com/charts/singles-chart/
https://kuntandthegang.bandcamp.com/track/boris-johnson-is-a-fucking-cunt-single-edit
Lurpeko #orkideak izenarekin ezagutzen den #Rhizanthella (grezierazko rhiza sustraia + anthos lorea + ella txikigarria) generoa oso bitxia da.
Genero hau #Australian bakarrik hazten da. Ez daukate ez sustrairik, ez klorofilarik, ez kloroplastorik. Izenak dioen bezala lurpean bizi dira, onddoekin sinbiosian eta banilla usaina dute. Galtzeko arriskuan daude.
https://theconversation.com/like-finding-life-on-mars-why-the-underground-orchid-is-australias-strangest-most-mysterious-flower-144727
https://en.wikipedia.org/wiki/Rhizanthella
📷 Jean eta Fred Hort (CC BY-SA 2.0)
https://commons.wikimedia.org/wiki/File:Rhizanthella_gardneri_%E2%80%94_Fred_Hort.jpg
Nashville-n AT&T-ren eraikin baten aurrean gertatutako auto-leherketa 5G-arekiko paranoiarengatik litekeela diote. https://www.theguardian.com/us-news/2020/dec/27/nashville-blast-investigators-examine-5g-paranoia
Webgune estatikoetan iruzkinak sartzeko aukera #Mastodon erabiliz.
➡️ https://carlschwan.eu/2020/12/29/adding-comments-to-your-static-blog-with-mastodon/
@gontxatorre @aldatsa Ez nau harritzen. Gauza hauen tratamendu informatibo desegokia barru-barruan txertatua dago, eta kontraproduzentea da (espoliatzaileak desanimatu barik, harrotzen ditu).
@aldatsa Indiana Jonsen aipamena Ertzaintzaren bozeramaileak egin du. Abenturak bizitzeko egingo zen polizia...
@aldatsa Nik, aukera dudan guztietan, "altxor" horien balio ekonomiko ezdeusa azpimarratzen saiatzen naiz. Ez dago urrerik, ez dago zilarrik: buztina, sukarria eta hezurrak baino ez, testuingurutik kanpo paper bustiak baino askoz ere gehiago balio ez dutena. Baina kazetariek hor jarraitzen dute, "altxorra" gora eta "altxorra" behera, espoliatzaileen diru gosea inflamatzen.
Kattalin Miner #TuristaKlasea liburuari buruz Ilaski Serranokin Ahoz ahon:
https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/ahoz-aho/bideoak/osoa/7674769/bideoa-kattalin-miner-turista-klasea-liburu-berriaz/
Turista klasea - Kattalin Miner
Oso interesgarria iruditu zait liburu hau. Parisen preso dagoen laguna bisitatzearen aitzakian hainbat kontu lotzen ditu: botere harremanak, pribilegioak, borroka eta zapalkuntza desberdinen arteko bidegurutzeak, kontraesanak eta elkartasuna, euskal gatazka, dispertsioa, kartzela, errelatoa, emigrazioa, LGBTI+ diskriminazioa, arrazismoa eta xenofobia, depresioa...
Irakurketa atsegina eta zer pentsatua ematen duena. Oso ona!
#TuristaKlasea
Gaur Egunen Arabako #arkeologia ondare lapurren albistea oso modu arinean eman dutela iruditzen zait, Indiana Jones ere aipatu dute...
Aukera polita zen aztarnen testuingurua (zehazki non eta nola agertu den) aztarna bera bezain baliotsua edo baliotsuagoa dela esateko. Hori baita aztarnategia eta iraganeko pertsonen bizimodua ulertzen saiatzeko gakoa. Aztarnak testuingururik gabe balioa galtzen du (ez naiz diruaz ari).
"Altxor bilatzaile" hauek guztion ondarea hondatzen dute.
Azkenean #TuristaKlasea irakurtzen. Oraingoz gustura.
2. atalean atentzioa deitu dit gauzak modu ordenatu batean antolatzeari #Tetris lanetan aritzea deitzeak. Oso barneratua daukagun kontzeptu bat dela uste dut, bideo-joko bikain horren eragin zabalaren adierazgarria. Ea noiz ikusten dugun hiztegi batuan!
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Tetris
#bideojokoak
BBCren arabera Espainiako erregeak txilardietako langileak eskertu ditu. Ez dakit benetan zer esan duen, ez baitiot kasurik egin, baina hala balitz, bizi osoan esan duen gauzarik zentzuzkoena litzateke 😂
https://www.bbc.com/news/world-europe-55440948