Show newer
Asier Iturralde :ahobizi: (r)en bultzada
Asier Iturralde :ahobizi: (r)en bultzada

🎶💃 Asteburua dantzan hasi nahi baduzue, @NoName_Tiriti​k baleafunk.eus​en ireki duen kanaleko runba punk feminista entzun besterik ez duzue!
baleafunk.eus/channels/nonamet

Asier Iturralde :ahobizi: (r)en bultzada

Mesedez, ez erosi ezer ​en.

Amazonek ukatu badu ere, banaketako langileek botiletan pixa egin eta poltsetan kaka egin behar izaten dute laneko helburuak ez betetzeagatik kaleratuak izateko beldurrez.

Bien bitartean, , Amazoneko nagusiak 70.000.000.000 dolar, hirurogeita hamar mila milioi dolar, irabazi zituen 2020an.

😡 😡 😡

theintercept.com/2021/03/25/am

theguardian.com/technology/202

Asier Iturralde :ahobizi: (r)en bultzada
Asier Iturralde :ahobizi: (r)en bultzada

Gure musika entzun ahal izateko hona emen baleafunk.eus! Talde bezala beharrezkoa ikusten dugu software askearen aldeko apostua egitea, naiz eta hemengo publikoa nahiko konbentzituta egon horren inguruan 😂 Hona emen gure baleafunkeko kanala!!!
baleafunk.eus/channels/nonamet

Asier Iturralde :ahobizi: (r)en bultzada

Alex Gabilondori irakurria:
Frantziako Hezkuntza Ministerioak ikastetxeentzako zerbitzu telematikoak eskaintzen hasi da:
* Bideo-konferentzietarako Jitsi eta BigBlueButton.
* Hodeia Nextcloud bidez.
* Dokumentu partekatuentzat Etherpad.
* Bideoak biltzeko Peertube eta blog zein foroetarako aplikazioak.
Informazio gehiago:
* pedagogie.ac-nice.fr/dane/s-in
* primabord.eduscol.education.fr
Tamalez, Estrasburgoko datu zentroaren sutea dela batzuk eten behar izan dituzte.

Joan den urteko abuztuan, pandemia betean, Xabier Olarra itzultzaileak Lander Majuelori eman zion euskarara ekarritako literaturan erreferentea den Igela argitaletxearen erreleboa hogeita hamar urte baino gehiagoren ostean. Aitzakia horrekin @argia​n elkarrizketa interesgarri bat egin diete:
argia.eus/argia-astekaria/2725

Asier Iturralde :ahobizi: (r)en bultzada

XX. mendearen erdialdean Marchesi izeneko ingeniari batek petrolio-zundaketak egin zituen Zumaian. Marchesik petrolioa bilatzeko metodo ez ortodoxo bat erabiltzen omen zuen (erradioaktibitatea erabiliz, nonbait). Beste geologoek zeharo barregarri begiratzen omen zioten metodoari, emaitzarik eman ez zuena: 400 metro inguruan gas pixka bat aurkitu zuten (nahiko ohikoa omen da hau), baina petrolioaren arrastorik ez.

Argazkiak Indalecio Ojangurenek ateratakoak dira.

:elegose: Distira eta alderantzia - Joxean Agirre 

Eserialdi batean irakurri dut . Irakurketa atsegina iruditu zait eta konturatzerako bukatu dut 72 orriko liburuxka.

Joxean Agirrek hainbat liburu idatzi ditu, baina hau da irakurri diodan lehena. Ez dut uste azkena izango denik.

Liburua irakurtzen ari nintzela sumatu dudan bezala, liburu honek badu aurrekaria: , eta trilogia itxiko duen nobela erdi egina omen dauka idazleak.
naiz.eus/eu/info/noticia/20210

Teknopolisen ikusi dut Tknika lanbide heziketako ikerketa zentroak maskarak Euskal Herrian ekoizteko prozesua garatzeko alderantzizko ingeniaritza eta proba eta errore asko egin behar izan zituztela.

Askoz logikoagoa eta eraginkorragoa litzateke maskaren diseinuak eta sortzeko prozesuak software edo hardware librearen moduko lizentziak izatea. Gurpila behin eta berriz asmatzen aritzeak ez dauka inongo zentzurik.

🌳 Hurritzak Erroizpe eta Martintxotako errekek bat egiten duten lekuan, ​en.

📌 43.265058, -2.065891

Mugarri zuria Gipuzkoako Foru Aldundiak ​n dituen lurren iparraldeko muga da. Ondoan errotarri erdi bat dago:
mastodon.eus/@aldatsa/10459858

Asier Iturralde :ahobizi: (r)en bultzada

@aldatsa @fdroidorg bueltatu da Googlen Play Storera. Ez diote arduradunari egin dutenaz inolako azalpenik eman:
chaos.social/@ConnyDuck/105909

Show older
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.