@elegosetarron hilabete honetako liburuari ekiteko garaia iritsi da: Karlos Zabalaren "C'est la vie" #KantatzenDuteZaharrek
Enegarren istripua Zubietako erraustegian. Oraingo honetan hondakinek sua hartu omen dute 🤦♂️
#ErrausketarikEZ
https://www.berria.eus/albisteak/192164/zubietako-erraustegian-piztutako-sutea-kontrolatu-dute.htm
Mirene Begiristainen artikulu oso interesgarria Berrian:
#ZientziaFikzioak planeta salbatu dezake
https://www.berria.eus/paperekoa/1881/005/002/2021-01-09/zientzia-fikzioak-planeta-salbatu-dezake.htm
Ursula Kroeber Le Guinen #TheDispossessed irakurrita daukat, baina aipatzen dituen gainerakoak ez: #ZirriborroakEtaGero utopien etorkizuna irudikatzen duten hainbat euskal idazleren ipuin laburren bilduma, Marge Piercyren #WomanOnTheEdgeOfTime, Layla Martinezen #UtopíaNoEsUnaIsla...
https://borradoresdelfuturo.net/fabulak/?lang=eu
#LinuxMint 20.1 "Ulyssa" argitaratu dute!
Ohi bezala 3 edizio daude, bakoitza mahaigain ingurune desberdin batekin:
* Cinnamon https://blog.linuxmint.com/?p=4011
* MATE https://blog.linuxmint.com/?p=4012
* XFCE https://blog.linuxmint.com/?p=4013
Bertsio honek epe luzerako euskarria du (LTS). 2025 arte jasoko ditu eguneraketak.
Laster iragarriko dute Linux Mint 20tik bertsio berritzeko egin beharrekoa.
Euskaraz erabili daiteke, nola ez. Itzulpenean lagundu nahi baduzu: https://translations.launchpad.net/linuxmint/latest/+lang/eu
@peertube v3 argitaratu dute. Zuzeneko streaming-ak egiteko aukerarekin!!!
https://framablog.org/2021/01/07/peertube-v3-its-a-live-a-liiiiive/
🎨 @davidrevoy CC BY-SA 4.0
Ameriketako Estatu Batuetan gertatzen ari denak aurrera jarraitzen badu Neskamearen ipuina (Handmaid's tale) liburu eta telesaileko Gileadeko Errepublikaren antza hartuko du
https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Neskamearen_ipuina
🙋♂️ Araututa al dago emojien erabilera euskaraz? 🤔
RAEk:
✅ Emojien erabilera onargarria da testuinguru informal edo pribatuetan.
❎ Nolanahi ere, ahalegina egin behar da, betiere, hizkuntzaren erabilera ez okertzeko.
✅ Emojiak aurreko mezu osoari eragiten badio, puntuaren ondoren idaztea gomendatzen da, perpausetik kanpoko elementu gisa (Muy gracioso. 😉). Azken zatiari bakarrik eragiten badio edo hitz baten baliokidea bada, puntuaren aurretik joango da (Eres un 🌞.).
Euskaltzaindiak❓
The Federation, #fedibertsoaren estatistikak egiten dituen webgunea
https://lemmy.eus/post/198
Liburuetara zuzendutako sare sozial libre eta federatu hau existitzen dela jakin berri dut (Mastodonekin bateragarria). Agian #elegoseko partaideoi interesatuko zaizue:
https://octodon.social/@schlink/105504462109786276
@elegose @desertorea @mikelgs @izaro @aldatsa
@Hilbeltza @Zaru_ttikiya
https://pixelfed.eus ez dabil ezta?
cc @urtzai
2021ean ez da betiko (H)ilbeltzarik izanen.
Ez aste batean.
Ez ilbeltzan.
Izanen duzu gure berri...
HIL ALA BELTZ!!👇👇
https://www.youtube.com/watch?v=yyEZw3UgBJI
Bozka emateko epea bukatuta:
"C'est La Vie" kantatzen dute zaharrek, Karlos Zabala Oiartzabal https://www.elkar.eus/eu/liburu_fitxa/c-est-la-vie-kantatzen-dute-zaharrek/zabala-oiartzabal-karlos/9788413600628
Hauxe da urtarrilean irakurri eta iruzkinduko dugun liburua! Izenburua oso luzea denez, traola #KantatzenDuteZaharrek izango da, ados?
0,0ko intzidentzia egun #Usurbilek!
Azken bi asteotan ez da covid19 kasu berririk izan. Eremu berdean gara duela 7 egunetik. Bai Buruntzaldeko eta Gipuzkoa osoko 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean tasa baxuena duen udalerria dugu egun.
https://noaua.eus/usurbil/1609761970776-00ko-intzidentzia-egun-usurbilek
#koronabirusa
Eskozian gauerditik aurrera konfinamendua eta eskolak itxita otsailera arte
https://www.theguardian.com/uk-news/2021/jan/04/scotland-to-go-into-full-lockdown-at-midnight-sturgeon-announces
Azken egunetan dugun elur giroaren harira gauza kurioso bat aurkitu dut.
Jose Mari Ustarroz, Idiazabal sor-markako lehendakaria, Aralarko San Migel santutegian bizi izan zen urteetan elurte gogorrak egin zituen. Udan lizarrik onenak bilatu eta eskiak egiten zituzten. 16 urterekin bi artzain atera zituzten elurretatik eskien gainean eta Nafarroako txapeldunorde ere izan zen.
Beste hainbat kontu interesgarri ere badira Berrian egindako elkarrizketan:
https://www.berria.eus/paperekoa/1954/038/001/2021-01-03/aralarko-santutegiaren-sustraiak-kristautasunaren-aurretik-sakonduta-daude.htm
Urrian eskatu genion @aldatsa eta biok @nextcloud@mastodon.xyz-i Mastodon bidez ebook-ak eta komikiak irakurtzeko app-ek ez zutela ongi funtzionatzen Nextcloud-en azken bertsioetan (https://mastodon.eus/@ileturia/105028917760551759).
Ez da horregatik izango, baina gaur ikusi dut orain badagoela app bat badabilena NC19rekin, epubreader (https://apps.nextcloud.com/apps/epubreader), eta konprobatu nire NextCloud-ean. Bikain!
Software librearen mundua ikaragarria da.