Egia galanta bota du #XabierEuzkitzek oraingoan ere:
«Sustrai sakonak bota ditu erdarak gure buru txirbilduetan» 👇 👇https://t.co/cu3IQLEpLg
Izan ere, kalkorik ez egiteko, edota erdarakadarik ez BOTAtzeko, sortzen den hizkuntzan pentsatu beharra ere ba omen dago.
«Maizen egiten didaten galdera honakoa da: "Hau nola esango zenuke euskaraz?". Ia beti erantzun berak balio izaten du: euskaraz pentsatuta» 👇 👇
Ez da batere erraza, ordea, euskararen eta erdar(ar)en arteko egoera diglosiko honetan, beti hizkuntza berean (bakarrean) pentsatu eta sortzea batera, maiz, ez baitakigu zeinetan ari garen gogaltzen ere.
Esaterako, siestarik ez omen dugu BOTA behar, lo-kuluxkak bakarrik bota daitezke eta. 🤷♂️
SIESTA: @plazaberri 👇https://t.co/9uNcTyxuhcLO-KULUXKA: @ElhuyarHizk 👇https://t.co/704a4gq6cO https://t.co/j2FAEbNrDF
Hizkuntz ordezkapen prozesu batean murgilduta gaude, ezari-ezarian, isil-isilean, inor gutxi konturatzeke.
mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.
Hizkuntz ordezkapen prozesu batean murgilduta gaude, ezari-ezarian, isil-isilean, inor gutxi konturatzeke.