@alkarterri
1.- erreferentziak?
2.- Aipatu CIS-en inkesta, 2020 azaroko barometroan oinarritzen dela uste dut cis.es/cis/opencm/ES/1_encuest
3.- Ez da galdera zuzen bidezko emaitza, 2019ko hauteskunde orokorrekin egiten den datu gurutzatzea baizik
4.- Datuak irakurri ditu? edo titularren batean oinarritu da? Nere zalantzak ditut.
5.- PNV, PSOE, PP eta gainerako alderdien botoemaleak 22-tan etxera gustora joaten dira, inkonformistak, arduragabeak, berari komeni zaizkionak dira.
Oso kutrea iruditu zait

@Aitzol Neuri ere lausoa eta oinarri handirik gabekoa iruditu zait, oso jeneralista eta botereak dioenarekin bat datorrena.
Horrexegatik esan dut buruari eragitekoa dela, badirudielako erraz asko sar daitezkeela 'zaku berean' mutur banatara kokatzen diren bi aukera politiko. Errazegi etiketatzen gaituzte jarrera kritikoa daukagunok, eta, gure kritika desitxuratu nahian, funtsik gabeko negazionistekin parekatu, agintarien aldekoak biktimatzat joaz.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.