Ohi bezala, neure egiten ditut ​ren hitzok: 👇👇👇

«Taberna baten kalitatea niretzat neurtzen da eskaintzen dizuten jeneroan, zerbitzuan, musikan eta zerbitzarien euskara ahalmenean».

👇👇👇

«Kontua da normaltzat hartzen dela espainol batek musika espainola entzutea eta maitatzea, edo frantses batek musika frantsesa, baina euskaldun batek gauza berbera egiten badu susmagarri gertatzen da».

👇👇👇

Jarraitu

«Euskaraz den orok akulturizazio prozesu bat nozitzen duela ikus daiteke, mendeetan garatua, eta egunez egun are bortitzagoa iruditzen zaidana».

👇👇👇

«Guk geure kultura normalizatua balego bezala jokatzen dugu, beste kultura hegemonikoekin parez pare, eta hori faltsua da. Euskaldun gehienak euren kultura ezagutu gabe joaten dira atzerriko kulturen bila».

👇👇👇

«Euskal musikak konstituzio bat behar du, propioa, ahalguztiduna, eta euskal literaturak ere konstituzio bat behar du, eta euskal futbolak, eta bertsolaritzak, eta industriak, eta arrantzak..

Gaur Aberri Eguna; ea laster gure konstituzioaren eguna bilakatzen dugun».

Ba, oraintsu AKULTURIZAZIO hitza irakurrita, ohartu naiz horretan ere bat gatozela Pako eta biok; batetik, ez dugu AKULTURAZIO dela jakin eta, bestetik, euskal akulturazioa abian dela salatzen dugu biok, orain bi urte neuk idatzitakoa akordura ekarrita: 👇👇
t.co/XvzupjtQ9a

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.