Ohi bezala, neure egiten ditut ​ren hitzok: 👇👇👇

«Taberna baten kalitatea niretzat neurtzen da eskaintzen dizuten jeneroan, zerbitzuan, musikan eta zerbitzarien euskara ahalmenean».

👇👇👇

«Kontua da normaltzat hartzen dela espainol batek musika espainola entzutea eta maitatzea, edo frantses batek musika frantsesa, baina euskaldun batek gauza berbera egiten badu susmagarri gertatzen da».

👇👇👇

«Euskaraz den orok akulturizazio prozesu bat nozitzen duela ikus daiteke, mendeetan garatua, eta egunez egun are bortitzagoa iruditzen zaidana».

👇👇👇

Ba, oraintsu AKULTURIZAZIO hitza irakurrita, ohartu naiz horretan ere bat gatozela Pako eta biok; batetik, ez dugu AKULTURAZIO dela jakin eta, bestetik, euskal akulturazioa abian dela salatzen dugu biok, orain bi urte neuk idatzitakoa akordura ekarrita: 👇👇
t.co/XvzupjtQ9a

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.