​k, ​n: 👇

«Kanpoko hizkuntza asko daude gure artean. Pertsona horien lehen premia lana topatzea da, eta, horretarako, gaztelania ikasten dute. Gure erronka da jende horri ikusaraztea euskara jakitea ere mesedegarri dela eurentzat».

Jarraitu

Eta diot nik, gure erresgistroen arteko jauziak “kezkatzen" baldin bagaitu, askotan, gure artean komunikatzeko ere gaztelaniara jotzen dugularik, nolatan erakutsiko diegu kanpotarrei euskara ere mesedegarri zaiela? 🤔

Testu osoa, hemen: 👇
t.co/WksuEjcVnP?amp=1

@alkarterri Mesedegarri al zaie euskara planteatzen dituzun terminoetan? Hala bada, termino horietan, gaztelania 'bezain mesedegarri' al zaie euskara? Ez da izango garrantzitsuagoa fokua giza harreman mesedegarrietan paratzea? Gakoa ez al da giza harreman mesedegarri horiek zer hizkuntzatan egiten diren hizkuntza bera baino? Hau da, distantzia lingusitikoa alde batera utzita: alderatu etorkin txinatar, marokoar, paraguayar, poloniar, nigeriar eta ingeles estandarraren ibilbide lingusitikoa...

@alkarterri eta lotu ibilbide linguistikoa 'enplegu'-ibilbidearekin...

@alkarterri Hau da... Euskarari 'prestigioa' ematea funtsezkoa da, bai, eta prestigioaren zati bat, handia, handiegia, agian, 'eskailera sozialean' gora egiteko (diru-sarrera handi eta finkoagoak izateko) ematen duen aukera da, baina ez garrantzitsuena, nire ustez. Esan ere, esango nuke euskara 'desideologizatzeko' lanaren ondorioetako bat izan dela euskara administratibo-heraldikoak baliabide eta indar gehienak xurgatu dituela euskara komunikatibo-zintzo-tolesgabearen kaltetan...

@alkarterri Hau da... Ez dugu lan-esparrua irabazten ez dugulako kalea eta plaza irabazten, eta aurreratuenen dugun esparruari so jarraitzen dugu, kultura eta sorkuntza erradikala itotzen dizkigun esku elikatzaileari men egiten... XX. mendeko 60-70-80-90 hamarkadetako euskalgintza eta gaur egungoa biziko zenituen, ezta? Dakidanez, Euskal Herriko lurralde komantxe-montxinoetan bizi ere, ezta? Ba horixe bera...

@bixardune Dena dela, nik ez dut bat ere terminorik planteatu. Bakarrik diot gure artean, euskaradunon artean, euskarazko harremanak izateko arazorik baldin badugu, horrek ez duela batere laguntzen kanpotarrei euskara erakargarri egiten.

@alkarterri kontuan eduki arinkeriaz eta esperientzia pertsonalaren murritzetik edandako intuizio hutsean oinarrituta diodala hau, baina... esango nuke erabiltzen dozun 'kanpotar' horrek, aurreiritzi xalo eta oroharrekoen zaku horrek, 'euskaradunon' zakuari txatalak ipintzeko jostorratza kamusten dizula, hau da: irakurtzen ikasi aurretik 4 eledun ingurunean 'arazo barik' hazi den senegaldar batek euskaldun batzuon txoriburukeriekin flipatuko du, ez euskararekin edo euskararen estatusarekin...

@bixardune Garbi dago, bai, euskaldunok garela arazoa, euskaldun txoriburuok, ez euskara bera. 👍

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.