«Ikastolara joan ziren guraso batzuek beren seme-alabei erdaraz egiten diete, nahiz eta jendearen aurrean euskaraz egin disimulatzeko, baina, seme-alabak tontoak ez direnez, etxeko hizkuntzan erantzuten dute, hau da, espainolez».
Arnasguneak galduz goaz.
👇 👇 👇
https://t.co/iVfj52di9u
@bertol Ez dira, ez, garairik onenak, inondik ere. Han ere zakurrak ortozik.
Nik ezagutzen ditudan herri euskaldun (txiki) guzti-guztietan, bereziki «arnasgune» izendatu izan ditugun horietan, antzeko egoera ari dira pairatzen, erdara(k) euskarari arlo guztietan gailenduz.
@alkarterri Nola ez Hondarribian gertatu behar. Duela aste batzuk bilobarekin parkean izateko aukera izan nuen, gaztelera dexente entzun nuen, hasiera batean turistak edo izango zirela pentsatu nuen, baina zenbait guraso ezagutzen nituen.
Ez ziren turistak, nahiz eta Hondarribira jada turistak iritsi diren.
Udaletxeak ez dakit planik duen edo ta zer pentsatuko duen guzti honi buruz, baina ez dira ez garairik onenak.