«Nire ustetan, gune soziolinguistiko erdaldunetan hizkuntza hegemonikoa ezagutzen ez duten umeak talde berean jartzeak asko lagundu dezake helburu horiek betetzen. Horrela, talde batzuk hizkuntza hegemonikoan (gaztelania edo frantsesa) gizarteratu diren umeek osatuko lituzkete eta, beste batzuk, lehen hizkuntza gaztelania edo frantsesa eduki ez dutenek, hau da, euskara edota beste hizkuntza batzuk». 👇 👇 👇
«Zeharka, ume horien gurasoak ere taldekatzen dira. Guraso taldeak ikasgelen araberakoak izan ohi dira. Beraz, umeen taldekatze honek, helduen artean beste arnasgune batzuk sortzen laguntzen du, eta, ondorioz, ikastetxetik kanpo eta helduen artean euskararen erabilera handitu dezake, aldi berean, umeentzat eredu bihurtuz».
👇 👇 👇
«Edozein ikastetxeren lehentasunezko helburuetako batek ume erdaldunak ahalik eta lasterren eta hobekien euskalduntzea izan beharko luke».
👇 👇 👇
https://www.berria.eus/paperekoa/1937/017/003/2021-09-22/euskara-ume-guztientzat.htm
«Eta kontua ez da euskaldunen ghetto bat sortzea. Euskararen erabilerari eustea eta euskalduntzea indartzea baizik». 👇 👇 👇