Euskara onak hiru zutabe omen ditu oinarri: zuzentasuna, egokitasuna eta jatortasuna.

Badira euskaldun berriak, euskara zuzen eta egoki erabiliagatik, betiere, jatortasun falta egozten zaienak, maiz, beraien euskara artifizialtzat jotzen dietenak.
👇👇👇

Jarraitu

Badira, orobat, euskaldun zaharrak, jatortasunaren izenean, «jatorrismo» baldarrean murgiltzen direnak, euren euskaran erdal makulu eta esapideak ezinbesteko dituztenak, eta horiei, ordea, lausengu eta mirespen oro egiten zaie, irrati-telebistako saioetan ere lekua eginez. 👇👇👇

Bejondeiela lehenengoei, eta aitor diezaiegun merezia duten meritua.

Atzoko zutabean ​k idatzi duen legez, horiei igarri egiten zaie euskararekiko atxikimendua, euskaldun komunitatearen zati izateko gogo eta determinazioa.
👇👇👇

«Euskaltegietako irakasleek berehala ematen diote tankera, nor den herriarekiko eta hizkuntzarekiko jakin-min eta atxikimenduz datorrena eta nor derrigorturik eta gogo txarrez». 👇👇👇

«Makuluak hizketarako darabiltzaten asko, ostera, inor baino arinago eta naturalago mintzo direlakoan aritzen dira, euskara egokiaren kontzeptua eteteraino bihurrituz». 👇👇👇
t.co/iBOnXzBLdN

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.