Epa...
Sarreratxo bat idatzi dut blogean:
Jardunbide onak zer diren eta Wabi-sabi moduko jardunbideak zer diren (kontzeptua nik asmatutakoa, e! Serio ez hartu!)
Plazer baduzue:
@txikillana 😂 Beno... hori besterik ez bada, gaitzerdi!
@allartean wabi-sabi ideiak beti gogorarazten dit American Beauty filmeko eszena hau, airean dantzan dabilen plastiko poltsa ikusita "indar onbera" aipatzen duenekoa:
https://www.youtube.com/watch?v=8yfpPpu7bik
Ez dakit horrek inolako zerikusirik duen, baina beti gogora datorkidan zerbait da 😊
Ez nuen ezagutzen. Irudi polita.
Ez dakit metafora apurtxo bat eskutik eskapatu ez ote zaidan... Sinpleagoa zen azaldu nahi nuena. Urduritu egiten naute "praktika onek". Artifizialak iruditzen zaizkit. Propio okasio horretarako edertuak. Praktika ez horren onetatik ere asko ikasi daiteke, eta errealagoak dira.
Esandakoa: agian, metafora eskuetatik eskapatu zait! 😜
@allartean Interesgarrixa! Pixka bat, "Elaxar enterradorin filosofixin" antza hartzen detsat. 😜