@txopi

Ez nuen ezagutzen. Irudi polita.

Ez dakit metafora apurtxo bat eskutik eskapatu ez ote zaidan... Sinpleagoa zen azaldu nahi nuena. Urduritu egiten naute "praktika onek". Artifizialak iruditzen zaizkit. Propio okasio horretarako edertuak. Praktika ez horren onetatik ere asko ikasi daiteke, eta errealagoak dira.

Esandakoa: agian, metafora eskuetatik eskapatu zait! 😜

@txikillana @porru Muturrekoak ez zaizkit (gehiegi) molestatzen, Twitterren nuen kontua hackeatu zidaten eta ezin izan nuen berreskuratu. Azkenean sortu dut berri bat, baina oraindik zalantzatan nabil... Igoal urte sabatikoa hartzea tokatzen da.

Epa...

Sarreratxo bat idatzi dut blogean:
Jardunbide onak zer diren eta Wabi-sabi moduko jardunbideak zer diren (kontzeptua nik asmatutakoa, e! Serio ez hartu!)

Plazer baduzue:

garabide.eus/blogak/allartean/

Twitterrekin apurtxo bat nazkatuta, honaino iritsiko naiz.

Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.