mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Insta eta FB aspaldi utzi nituen, ez dut uste wasap uztea posible zaidanik

@joxe Nik ez ditut inoiz eduki, eta ez daukat horregatik ezer galdu izanaren irudipena @luistxo

@anagalarraga1 @joxe @luistxo

Barka galdetzea, Ana, baina ez duzu mezularitza aplikaziorik erabiltzen?

Ana Galarraga Aiestaran

@aazpilikueta Telegram erabiltzen dut. Orain askoz ere ezagunagoa da, baina duela dozena erdi bat urte, jendeak ez zuen erabiltzen, eta, beraz, oso pertsona gutxik zeukaten eta ez zekiten nik nuenik ere @joxe @luistxo

@izarobasurko @anagalarraga1 @joxe @luistxo @aazpilikueta Arazoa ez da guatxap edukitzea, guatxap (edo Telegram) taldeak baizik ;-)

@izarobasurko @anagalarraga1 @joxe @luistxo

Bai, neuk ere Telegram erabiltzen dut duela 7-8 urtetik, eta Guatxap baino askoz ere nahiago dut.

Baina nik ez dut modurik ikusten Guatxap taldeetatik ihes egiteko (eskolakoak, eskolaz aparteko jardueratakoak, familietakoak...) 😅

@aazpilikueta @izarobasurko @anagalarraga1 @luistxo Oso erraza da: ESKE NIK EZ DUT WHATSAPP ERABILTZEN.

Akabo problema. Benetan. Taldea BENETAN beharrezkoa bada, moldatuko da beste tresna batzuetara.

@aazpilikueta @izarobasurko @anagalarraga1 @luistxo Eskola taldeen kasuan eraginkorragoa izan daitekeen azalpena, guri benetan gertatutakoa:
-AEBetako sekta ero batek FB eta Whatsapp bidez oso gertuko pertsona bat kaptatu.
-Gertuko pertsona hau konbentzitu ahalik eta gutxien jan, edan eta lo egiteko, eta ahalik eta maria gehien erretzeko, 'Ama Jainkotik gertuago egoteko'.
-Astebeteren ondoren, pertsona honen bila joan beharra, brote psikotiko betean sartu zelako.
(1/2)

@aazpilikueta @izarobasurko @anagalarraga1 @luistxo
-Txosten medikua eta salaketa ofiziala eskutan, Facebooki eskatu taldea itxi edo neurriak hartzeko.
-Facebookek GU BLOKEATU, taldea (sekta) jazartzen ari ginelakoan.

(Klaro, gu FB erabiltzaileak baino ez ginen, eta sekta, berriz, bezeroa: euren 'osasun produktuak' saltzen zituzten FB bidez, hari komisioa ordainduz...)

@aazpilikueta @izarobasurko @anagalarraga1 @luistxo Benetako amesgaiztoa, bai. Zuckerbergen erreinutik ahalik eta urrunen ibiltzeko nahiko eta sobera ;)

@joxe @aazpilikueta @izarobasurko @anagalarraga1 @luistxo Joxe gertatutakoak agian blogean sarreratxo bat mereziko luke, ez? 😇

@bertol @aazpilikueta @izarobasurko @anagalarraga1 @luistxo Aspalditxo esplaiatu nintzen bertan, bai. Istorioa oso trukulentoa da, baina zuzenean kaltetutako pertsonak ez du nahi momentuz gehiago azaltzea.

Baina jatorrira buelatuta. Whatsappetik irten daiteke ETA IRTEN BEHAR DA.

teknopata.eus/2023/11/love-has

HBO Love Has Won Cult
teknopata · Love Has Won sekta, Estatu Batuetatik Euskal Herrira | teknopata.eus
teknopata.eus erabiltzaileaz gehiago jakin

@joxe @aazpilikueta @izarobasurko @anagalarraga1 @luistxo Nik guatxapa orain dela 6 urte inguru utzi nuen, ta pakia.

Pena bakarra, ez nuela lortu dozena erdi talde beste sare batzuetara ekartzea (telegram/signal/matrix)

Gabonetan matrix/synapse etxeko rasperrypi-an instalatu, eta zubi bat eraiki det guatxapekin. Hilean kosturik ez duen SIM bat erosi det (7€), eta etxean neukan telefono zahar bat erabili det zubia eratzeko.

@joxe @aazpilikueta @izarobasurko @anagalarraga1 @luistxo

Orain element/matrix erabiliz, guatxap talde horietan nago, guatxap nire telefonoan instalatu gabe :-)

Ea bloga berpizten dudan prozesua dokumentatzeko ..

@parreitu @joxe @aazpilikueta @izarobasurko @anagalarraga1 @luistxo uauuu. Honen azalpen gehiago nonbaiten?
Telegramera egin daiteke zubia eta guatxapari agur?

@Iarantzabal @joxe @aazpilikueta @izarobasurko @anagalarraga1 @luistxo Ba ez dakit, ikusi ditudanak, tartean matrix daukate , baina zuzenean Telegram <--> guatxapa ez det ikusi