Estreinatu berri duten "The Lion King"-en remakearen harira, Noel Ceballosek xehe-xehe azaldu du Disneyren Berpizkundea artikulu honetan revistagq.com/noticias/articul

Zenbatetan amestu ote duten elefanteek João Gilbertoren musikarekin. 85 urte bete zitueneko irratsaioa eder-ederra da, eta biharkoa entzuteko irrikan nago rtve.es/alacarta/audios/cuando

Ezin ukatu "Bandersnatch" interesgarria denik. Gustura hasi nuen jolasa, baina zeharo nekatu nintzen denborarekin. Gauza ederra da pantaila aurrean jarri eta filmaren erabakiek arrastaka eramaten dutenean norbera... Agian pelikula bat ikusi nahi nuen.

Paxkal Irigoyen musikari handiak "Artha" ikuskizunerako soinu banda egin du, eta gaur haren entzunaldia antolatu du Zumarragako Zelai Arizti aretoan, 20:30ean

Mikel Laboaren musika oroitu genuen atzo Urretxu-Zumarragan, mimo handiarekin prestatutako ekitaldian. Izugarria izan zen. Hemen laburpen bideoa: youtu.be/Ic2f6-O2zPY

Bihar, Wire Dabadaban. Ez, ez didazue ondo ulertu.

BIHAR, W-I-R-E DABADABAN! youtu.be/Yq_4Lythm_A

Andoni Imaz (r)en bultzada
Andoni Imaz (r)en bultzada

TUT ERABILTZEAREN ALDEKO MANIFESTUA (ETA ORRO ERABILTZEAREN KONTRAKOA)

- Orro agresiboa da
- Orroka ezin da elkarrizketa bat mantendu, orroka elkarren artean borrokatzen dugu

Euskaldunok ez dugu orroka egiten, euskaraz hitz egiten dugu.

Ni @AmaiAsto -k egindako proposamenaren alde nago: 'TUT'

- Euskal hitza da
- Palindromoa da
- Laburra da
- Mastodon tradizioa jarraitzen du (fonetikoki Toot-en antzekoa da)
- Ez du konnotazio negatiborik

Tut bat idatzi, tut bat bidali, Mastodonzale...

Plazera izan da Slavenka Drakulićen hitzak entzutea @pasazaite-k euskarara ekarritako "Han ez banengo bezala" liburuaren aurkezpenean. Gerraren makurkeria bere gordinean: ezin gogoratu, eta ezin ahaztu. Itxura ona.

Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.