mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.1K
erabiltzaile aktibo

ARGIA

Twitterrek @argia​ko kontua blokeatu du gaur, arrazoi zehatzik eman gabe eta nazioartean sona izan zuen albiste bat ezabatuarazi.

Ukrainako gobernuak herritarrei molotov koktelak egiteko eskatu ziela eta nola egin azaldu.

Zentsura garaiotan ere, informatzen jarraituko dugu.

IG eta FB-n gertatuak zitzaizkigun halako zentsura kasuak, batez ere, biluztasunak aitzakia hartuta.

Twitterren lehen aldia da halako eraso bat jasaten duela ARGIAk.

Euskarazko kazetaritza independentea estimatzen baduzu, babestu independentzia.

argia.eus/eginargiakoa

Teknologia burujabetzaren bidean, animatu nahi zaituztegu multinazionalen sare sozialekiko morrontza txikitzera eta e-postan jasotzeko buletinetara harpidetzera.

Eskaintza anitza dugu: Eguneko albisteak, astekaria PDFan, gaikakoak... Bota begiratua!

argia.eus/buletinak

Mastodoneko ARGIAko kontua jarraitzea beste aukera bat da. Sare sozial deszentralizatu honetan, epaile baten agindua beharko lukete mezu bat ezabatzeko:
🔗 mastodon.eus/@argia

@argia
Duela 3 urte baino gehiago mastodon.eus sortu genuenetik oso moderazio lan gutxi izan dugu, gurean eta gurearekin federatutako beste komunitateetan (adibidez, mastodon.jalgi.eus) errespetuzko jarrerak direlako nagusi.

Mezu matxista, homofobo, transfobo, arrazistak..., horiek bai ezabatuko genituzkeela, gure komunitatean pertsona guztiak ongi etorriak sentitzea nahi baitugu.

Twitterrek zentsuraturiko mezuak hemen eskuragarri egoten jarraitzen du:
mastodon.eus/@argia/1078587755

mastodon.jalgi.eusmastodon.jalgi.eusE.H.ko Instantzia burujabea