HARIA | Igande gauetik eraso informatiko bat jasaten ari gara.

Milaka eskari jasotzen ari da gure zerbitzaria, webgunea botatzeraino. Gure informatikariak ari dira aurre egin nahian, guk herritarrak informatzeko, eta herritarrek informatuak izateko eskubidea bermatzeko.

60 ordu baino gehiago daramatzagu zibereraso anonimo bat jasaten.

Igandeko 22:11tik, gure webgunea DDoS edo Zerbitzu Ukapenaren Eraso banatu baten biktima da. Zer da hori? Hemen xehetasun gehiago:
eu.wikipedia.org/wiki/Zerbitzu

Igande gauean ohartu ginen eta arazo teknikoak zirela pentsatu genuen. Astelehen goiz osoan ezin izan genituen informazioak publikatu eta arratsalde erdialdean une batez webgunea berrezarri eta prest genituen albisteak argitaratu bagenituen ere, berriro erori zen webgunea.

Astearte osoan ezin izan dugu gure lana ongi egin, eta asteazkenean ere ez, webgunean bisitatu ohi gaituzuen lagunek ikusiko zutenez.

Asteazkenean baieztatzeko moduan gaude ez dela gure webgunearen arazo teknikoa.

ARGIAren aurkako zibererasoa da.

Jarraitu

ARGIA ez da halako erasoak jasan dituen hedabide bakarra. Orain urte erdi bat Espainiako hedabide independente ugarik antzeko erasoak jasan zituzten eta beren webguneak saturatu zituzten. Baita elkartasun uholdea jaso ere.

elsaltodiario.com/libertad-exp

Bi frontetan ari gara lanean orain.

1️⃣Erasoari aurre egin eta gure webgunea zutik mantentzen. Baliteke egunotan oraindik arazoak izatea ARGIAra sartzean. Erasoa nondik datorren –atzerritik datorrela baiezta dezakegu argi– eta atzean nor dagoen ikertzen jarraituko dugu.

2️⃣Asteroko eta udako Gakoak aldizkaria egiteaz gain, lanean jarraitzen dugu interneten, egunerokotasunari erantzunez, ikuspegi independente batetik informatzen gure inguruan gertatzen diren eta garrantzitsu jotzen ditugun gertaerei buruz.

ARGIAren aurkako zibererasoa informazio eskubidearen aurkako erasoa da, eta beraz, denon askatasunaren aurkako erasoa.

Askotan esan izan dugun bezala, zenbat eta gehiago izan, orduan eta indartsuagoak gara. Proiektua babestu nahi baduzu, ARGIA Jendea egitera animatzen zaitugu.

argia.eus/eginargiakoa

Ez gaituzte ez kikilduko, ez isilduko.

@argia
Atzo zuen webgunea ez zitzaidan kargatu eta @halabedi -rena ere ez. Akaso erasoa jasotzen ari dira beraiek ere.

Animo zuei eta egin dadila bazkide zuen lan bikaina baloratzen duen jendea! Bazkide asko gara baina askoz ere gehiago izan gaitezke!!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.