Jarraitu

1/3
Kapitalismoak borrokak xurgatzeko nahia (eta beharra) du. Ikus daiteke nola multinazional, alderdi politiko eta estatuek LGTB+ mugimendua eta mugimendu antiespezista eduki kritikoz hustu nahi dituzten eta aldarrien ordez produktu eta festak eskaini.
...

2/3
Joera neoliberal horiei erantzuna emanez talde ugari daude Euskal Herrian planteamendu transbertsal batekin gizartea eraldatzeko borrokan. 50 Urte pasa dira jada New Yorkeko Greenwich Villagen kokatutako Stonewall tabernan hasi ziren istiluetatik baina ez dugu ahaztu bertan gertatutakoa. Ez ditugu adreiluak, harriak eta sua ahaztu.

3/3
Mugimendu antiespezistatik maiz esan izan dugu zapalkuntza ororen aurka gaudela eta horiek suntsitzeko borrokan jarraituko dugula. Horregatik gaur herrian egingo den manifara batzen gara, esan bezala, aldamenean izango gaituzue.

Gorputzen eta borroken merkantilizazioaren aurka, gora disidentziak eta gora harrotasuna! 🔥🖤

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.