Jarraitu

1/3

Pasa den larunbatean bizitako Borroka Eguna ezinezkoa izango zen Ernai, Arkanbele, NüShu eta gazte asanblada gabe. Baina batez ere, ezinezkoa izango litzateke ekintzetara hurbildu zineten norbanakoak gerturatuko ez bazineten, eskerrak guztioi benetan. Eskerrak baita ere sukaldean hezetasun eta bero artean bazkaria prestatu zutenei eta bazkalostean garbiketa lanak egitera hurbildu zirenei, borrokapoteoan linbo inprobisatua egin zenutenoi, zoro zoragarri batzuk zarete.

2/3

Milesker baita ere tailerretara gerturatu zinetenoi, borroka egunari zentzua emateagatik. Peedöh, Grip eta Üther taldeei herriko plaza zarata maitagarriz betetzeaz gain izan zenuten gertutasun eta emandako laguntzagatik.
Sentimendu ugari bizi izan genituen larunbatean eta ikusi genuen antolatuz gero herria gureganatzeko gai garela. Udalaren debekuen gainetik autogestioa martxan jartzeko indarrak dauzkagula eta ez dugula inoren baimenik behar borrokan aurrera egiteko.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.