Animalien Askapenerako Fronteak euskadiko ehiza federazioaren web orrria hackeatu du!

"La Liberación Animal no tiene fronteras. La explotación animal no conocerá la paz por sus crímenes. Nosotrxs no dejaremos de actuar hasta que toda forma de opresión con los demás animales no haya desaparecido.”"

Gora borroka ta borrokatzen dutenak!

frentedeliberacionanimal.net/2

Laster Hendaiara goiaz -aren aurkako mobilizazioetara. Bertan kolore guztietako poliziez inguratuta egongo gara. Baina gogoratu poliziak ez direla ez putasemeak, ez txakurrak, ez txerriak.
Norbaiti esan ahal zaion irainik txarrena polizia da.

Gorroto dogu polizia,
Gorroto dogu autoritatea.
Animaliek ez dakate gizartearen akatsen errurik.

TXAKURRAK MAITATU 🖤
ZIPAIOAK GORROTATU🔥

Borroka Eguna mugarria izan da herrian, Arkanbeletik eskerrak emon nahi dizkizuegu Ginkana Antiespezistara etorri zinetenoi. Konplizitate eta karrera artian borroka antiespezistaren historia plazaratu genduen eta animaliek jasaten duten zapalkuntza salatzeko tartia egon zan.

Iraultza inor zapaldu gabe egingo dogu, lotsa eta beldurrik gabe, inongo autoritaterik errespetatu gabe.

Borrokan jarraituko dogu espetxiak birrindu, kapitala suntsitu eta azken kaiola hustu arte!

2/3

Milesker baita ere tailerretara gerturatu zinetenoi, borroka egunari zentzua emateagatik. Peedöh, Grip eta Üther taldeei herriko plaza zarata maitagarriz betetzeaz gain izan zenuten gertutasun eta emandako laguntzagatik.
Sentimendu ugari bizi izan genituen larunbatean eta ikusi genuen antolatuz gero herria gureganatzeko gai garela. Udalaren debekuen gainetik autogestioa martxan jartzeko indarrak dauzkagula eta ez dugula inoren baimenik behar borrokan aurrera egiteko.

1/3

Pasa den larunbatean bizitako Borroka Eguna ezinezkoa izango zen Ernai, Arkanbele, NüShu eta gazte asanblada gabe. Baina batez ere, ezinezkoa izango litzateke ekintzetara hurbildu zineten norbanakoak gerturatuko ez bazineten, eskerrak guztioi benetan. Eskerrak baita ere sukaldean hezetasun eta bero artean bazkaria prestatu zutenei eta bazkalostean garbiketa lanak egitera hurbildu zirenei, borrokapoteoan linbo inprobisatua egin zenutenoi, zoro zoragarri batzuk zarete.

1/3
Kapitalismoak borrokak xurgatzeko nahia (eta beharra) du. Ikus daiteke nola multinazional, alderdi politiko eta estatuek LGTB+ mugimendua eta mugimendu antiespezista eduki kritikoz hustu nahi dituzten eta aldarrien ordez produktu eta festak eskaini.
...

Kaixoo peñaa! Ez gara zuetaz ahaztu eta aurten nobedadeekin gatoz!!! Azken urteetan gazte egunak izan ditugu, baina ez ginan gure helburuetara heltzen eta eraldaketa beharrezkoa zela pentsatu genuen! Gogoeta ezberdinen ondorioz BORROKA EGUNA sortu dogu! Herrian ematen diran borrokak izango dira egunaren ardatz eta hauen inguruan biratuko du egunak!
Orduan badakizue Uztailaren 6an BORROKA EGUNA Ermuan! Bazkariko tiketal London, txala eta Infren!

Gure ekintzen berri jasotzeko edota gurekin zuzenian kontaktatzia nahi badozue kanal hauetan aurkituko gaituzue!  🖤

@nor taldeko Edurne Elizondok @flacidadominga -ren eta gure taldearen hitzak jaso ditu.

Horrelako kazetariak behar ditugu! Maite zaitugu Edurne! 😘

nor.eus/2019/06/05/aiurika-sor

Zapatistek esaten duten bezala, “ez dugu korrika egiten, poliki ibiltzen gara urrutira goazelako”. Espezismoa suntsitzera gatoz, has gaitezen oinarrietatik. 🐌

"...Kate trofikoan behera egin dugu mundua beste perspektiba batetik ikusteko. Arantzaz beteriko bide-bazterrak igarotzen jarraituko dugu era orotako zapalkuntza eta jerarkiak suntsitu arte.

Kalean ikusiko dugu elkar."

🔥

Duela aste batzuk sortu genuen Arkanbele, baina ez gatoz ezerezetik. Aiuri Antiespezista taldea desegin bezain laster ekin genion bide berri honi.

Orain sare sozial aske eta deszentralizatuen aldeko hautua egin dugu, poliki-poliki gure arteko interakzioak multinazionalen esku egongo ez direnaren helburuarekin.

Gora borroka antiespezista eta gora borrokatzen dutenak! 🖤

Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.