Erakutsi gehiago
Arkanbele (r)en bultzada

Kaixo! Sare sozial aske eta libreagoen aldeko lehengo pausu bezala, :fedibertsoa: an kontu berria egin dugu!
Egunero, antiespezismoz, animalien askapenaren mugimenduaz eta gure ekintzetaz tooteatzen egongo gara.

Zapatistek esaten duten bezala, “ez dugu korrika egiten, poliki ibiltzen gara urrutira goazelako”. Espezismoa suntsitzera gatoz, has gaitezen oinarrietatik. 🐌

"...Kate trofikoan behera egin dugu mundua beste perspektiba batetik ikusteko. Arantzaz beteriko bide-bazterrak igarotzen jarraituko dugu era orotako zapalkuntza eta jerarkiak suntsitu arte.

Kalean ikusiko dugu elkar."

🔥

Duela aste batzuk sortu genuen Arkanbele, baina ez gatoz ezerezetik. Aiuri Antiespezista taldea desegin bezain laster ekin genion bide berri honi.

Orain sare sozial aske eta deszentralizatuen aldeko hautua egin dugu, poliki-poliki gure arteko interakzioak multinazionalen esku egongo ez direnaren helburuarekin.

Gora borroka antiespezista eta gora borrokatzen dutenak! 🖤

Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.