Erakutsi gehiago

Gaurkoan gure asanbladako @flacidadominga -ri egin zioten elkarrizketa plazaratu da.

Eskerrik asko @nor taldeko lagunei gure borroka zabaltzearren!
Itzelak zarete! 🖤

P.D.: Bideoa oraindik 🐺 ginenekoa da 😋

youtu.be/Cp6zn-9EwkM

Arkanbele (r)en bultzada

Hau da mutinazionalek "bienestar animal" deitzen dutena. Txerriak lurretik altxata zintzilikatu, geldiarazi eta pintza elektrifikatuekin haien kideen gorpuak ikusten dituztela sorgortzea eta lepoa moztea. Nola izan daiteke hori ongizatea?
Ez dago norbait erailtzeko modu etikorik

Arkanbele (r)en bultzada

Kaixo! Sare sozial aske eta libreagoen aldeko lehengo pausu bezala, :fedibertsoa: an kontu berria egin dugu!
Egunero, antiespezismoz, animalien askapenaren mugimenduaz eta gure ekintzetaz tooteatzen egongo gara.

Zapatistek esaten duten bezala, “ez dugu korrika egiten, poliki ibiltzen gara urrutira goazelako”. Espezismoa suntsitzera gatoz, has gaitezen oinarrietatik. 🐌

"...Kate trofikoan behera egin dugu mundua beste perspektiba batetik ikusteko. Arantzaz beteriko bide-bazterrak igarotzen jarraituko dugu era orotako zapalkuntza eta jerarkiak suntsitu arte.

Kalean ikusiko dugu elkar."

🔥

Duela aste batzuk sortu genuen Arkanbele, baina ez gatoz ezerezetik. Aiuri Antiespezista taldea desegin bezain laster ekin genion bide berri honi.

Orain sare sozial aske eta deszentralizatuen aldeko hautua egin dugu, poliki-poliki gure arteko interakzioak multinazionalen esku egongo ez direnaren helburuarekin.

Gora borroka antiespezista eta gora borrokatzen dutenak! 🖤

Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.