Nere lehenengo sarrera pedante xamarra tokatzen da.
Lehengo egunean Picu Pienzura igotzen (Asturiasen) zuhaitz haundi bat ikusten zen. Kolore argia, ia horia adarretan.
Ze izango da? Ze izango da? Platanero bat? Hoiek ez dia naturan sortzen.
Hurbildu eta bertan ere ezin asmatu. Hostorik gabe eta lore edo hazi berde batzukin
@asphodelus
Ba niri gustatu zaizkit zure lehen mezuak! Ezagutzen duzu #tutbatbasoan dinamika?
@mikelgs ez, ez det ezagutzen, zer da?
@asphodelus
Ah! Ba Aranzadik martxan jarritako ekimena da (Twitter, knstaggam... bezalakoetan). Momentuz ez dute ekimena fedibertsoan mugitzen (gertuko pertsona bati aipatu nion, agian hurbilduko dira), beraz bitartean gutako batzuek ekimena kopiatzen dugu hemen.
Astero espezie bat proposatzen da:
#tutbatbasoan traola jarri mezuan.
Gertuko argazki bat eta ingurjnearena beste bat.
Koordenatuak
@mikelgs ados ba, saiatuko naiz!
Interneten begiratu eta zumar bat zan.
Kulturan hain ugari (Zumarraga, Zumalakarregi [beste zuhaitz mota bat izan arren], peras al olmo, a un olmo seco...) eta gaixotasun batengaitik ia denak desagertuak. Gazteok behintzat interneten billatu behar degu ezagutzeko.
Piñua ere gaixotu da, baño izorra dadilla. Baño ze gertatzen da haritzen onttoekin, gaztañondo deformeekin, Bidasoatik sartu zan ezpelan harrakin?
Mundua aldatzen ai da. Guk aldatzen degu. Eta bildur asko emateit noa goazen ikusteak.