Jarraitu

Ba idaztera animatu naizenez... Aspalditik daukaten ezinegon bati buruz nahi det hitzein.
Ez dakit nola deitzen dian esaldi estruktura hauek. Nik kausazko esaldi bezala azalduko dittut hemen.

Euskaraz esaldiak printzipioz hola iten ditugu:

-zergaitik etzea etorri?
-ba dirurik eneukalako

-azken aldian ez gea parkera asko jun, ez daukagu-ta lagunik han

Gazteleraz berriz

-por qué no viniste?
-porque me faltaba dinero

-últimamente no vamos mucho al parque, porque no tenemos amigues por ahí

Ba hori izan arren ezagutzen deten modu naturalena, jendeak erdal (gaztelar) kalkoak egiten ditu. Eta ez edozein modukoak, gazteleraz gaixki dauden kalkoak baizik!

-zergaitik etzea etorri?
-ZE eneukan dirurik

-NOLA ez dauzkagun lagun asko, gutxi jute gea parkera

***Egia esan hau gadera bat zan. Hola planteatuko det: esaldiak "ze"kin hastea kalko txar bat da, ez? Edo onartuta dago?

Eta zekin bariante diferenteak ere badaude:
-ze
-zeba
-zergaitik
-zergaitikan

-Ator txuria jarri det, zergaitikan ez nekin ze jantzi

-Nola ez daukagun etxerik, aman etxian gelditu gea oraingoz

-zergaitik? Ba zergaitik ez!

Ta holako pilla bat. Zein da arazoa? Neretzat bi daude, bi arazo nagusi:

Lehenea, jendeai oso naturala iten zaiola, eta biak ongi daudela pentsatzen, euskarazko betezko modua ("-lako) oharkabean geroz ta gutxiago erabiltzen dala.
Jarri harreta: euskaldun berriak, euskaldun zaharrak, haurrak, nerabeak... Denek daukate "ze" esateko joera. Pentsatu zuengan, ta gero erreparatu usteak eta esperientzia. "-lako" oso naturala iruditzen zaigun arren galera larrian dago, eta hurrengo belaunaldiek ez dakit jasoko duten

Gañea, hemengo arazo sakona estrukturaren aldaketan dago. Euskaraz kausa esaldiak sintagma bakar baten estruktura hartzen du. Partikula itxi bat azaltzen da, eta dena borobiltzen "-lako".

-nolatan ez daukazuela sarrerarik?
-joe, ba [berandu iritxi gea]-lako. Aparkatzeko arazoak izan ditugu.

Gaztelerazko moldeakin kausa hasieran dagonez, desberdin osatzen da esaldia:

-nolatan ez daukazuela sarrerarik?
-ze berandu iritxi gea...

Ikusten dan bezela esaldia irekia geatzen da, eta luzatu daiteke

Bigarren arazoa euskaraz gaixki esateaz gain, gazteleraz ere gaixki sortutako esaldiak diala da. Kalko kaxkarrak.

-por qué no vas a misa?
-pues porque no creo en Dios

-zergaitik etzea mezetara juten?
-ze ez det Jaungoikuan sinesten
=
-por qué no vás a misa?
-pues POR QUÉ no creo en Dios

Porque≠ze(rgaitik)=por qué

Txikitan objektu zuzenakin egiten genun antzeko akatsa.

-le he dado un caramelo a Naroa ("a Naroa" zehar objektua)

-Naroari goxoki bat eman diot (dena ongi)

-he visto a Naroa (objektu zuzena, pertsona denez "a" rekin)

-NaroaRI ikusi DIOT (gaixki. Naroa ikusi dezu)

Ba esaldi kausalena holako egoera bat dala iruitze zait

Ta nik ere egiten det hau, "ze"-kin hasten naiz. Ez det euskal polizia izan nahi. Hau ez det iñor gaizki sentitzeko idatzi, hausnartzeko baizik. Euskaran berezitasunak bistara ekarri eta denon artean konsziente izateko. Baño iñolako polizien beharrik ez. Ikasten, zigortzen beharrean.

Baten batek badaki esaten oker edo zuzen nabillen guzti honekin?

Ipar euskal herritarrek ez dute holakorik egiten ez? Norbaitek entzun al du "paske berandu nizen" edo antzekorik?

Ba holako gauzengaitik apreziatzen det Chill Mafian moduko jendea.

Ikasketak bukatu nitunetik daramat euskaraz idatzi gabe. Ez dakit zenbat h jango nittun hemen. Euskararen erabillera "ez egokia"ri buruz ai naiz hizketan. Ta zer? Badaude okerro iten dutenak, eta saiatzen jarraitzen dute. Aupa haiek! Aupa gu erabiltzeagaitik. Eta erabiltzen ez degunetan (lotsangaitik, ez digutelako emoziak euskaraz jorratzen irakatsi, lur jota gaudelako...) ba animo eta hurrengoan hobeto!

@asphodelus
Pixkat hitzein izan da gaiaz fedibertsuan lemmy.eus/post/17853

Momentu hontan ez dut berriz hausnartu nahi, biño erantzuten baizute irakurrikout.

@mikelgs @asphodelus Ejem ejem! Asfodelus, bide horretatik segidu ezkeriok, Erramun Gerrikagoitiakin txikituak hartzen ikusten zaittut. :-P referentziak.blogspot.com/

@asphodelus
Enuke esango gazteleran eragin hutsa danik hau. Pentsamenduen prozesamenduakin daka zerikusia ne ustez. Aditza aurrera ekartzea bezela da: esateko o ulertzeko errexagoa ta azkarragoa itea da, ta horreatik erabiltzea.
Hortxe do aspalditik euskeraz "zeren", ta pentsatu gui iritxarazi diguten euskera, euskera jantzia, formala, apaizena dala. Ez do kaleko euskeran idatzi historiko askorik. Ordun ez da errexa jakitea joera berria o betikoa dan.

@asphodelus
Beste kontuaz, nor-nori-nork erabiltzea nor-nork ordez, enuke esango gazteleran eragina bakarrik danik. Nik ustet dialekto kontua dala, EHko gazteleraz ere leismoa emate dalako (joera berdiña, erratua, baño gazteleraz)
Hizkuntzek elkarren artian eragin haundia dakate ta ez dituzte dinamika hain bertikalak jarraitzen beti

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.