@aldatsa
kartela zuhaitzari itzatia ikusteak esperantza ttipitzen daut.🙄
@euklidiadas
Euskaratu mesedez. Erdaraz ez dakit eta.
@jogerka
Bai!
Bisaurin mendian. "Edelweiss bidea"-tik iganez. Agorrilez.
@porru
Gora artista(k)!
Segi gure inarrosten!
Milesker.
@txo_elurmaluta
Kaixo eta ongi etorri!
@desertorea @kilkerra
Euskal artzain txakurra da bai. Arraza hortan bi klase badira: "Iletsua" eta "Gorbeia". Txakur hau Gorbeia-koa da. Haunditziarekin gorriago izanen da.
Xehetasun gehiago nahi izanez gero eataelkartea.org webgunean ibili.
@desertorea @aldatsa
Orbaizetako mendietan, lekuko jendek, "Azpegi" izeneko mendia "mauritxe" deitzen dute (dugu). Gazte ginela, anaia eta biak eskualde hartan ginela, Iropile eta Mauritxe arteko oihanean kristoin basa mauri-zionia Jan genuen eta lekuko izenaren etimologia "Mauri xehe" zitaikela pentsatu.
Gure aurkikuntza jakintsu bati azaldu eta, sententzia erori zen gogor: "Ergelak ziek!, "Mauritxe"="Mairu etxe""
Guk tripa joko. Beti.
@aldatsa
Liburu hori atera zelarik, eliza katolikoak Boris Vian eskomuniatu zuela uste dut.
Gogoan atxiki behar da garai hartan gaztigu larri bat zela.
@AVU_Osoro
👍 Milesker
@porru @txopi
"Murru" hitza saiatu ondoan, aukera hau nuen: "?urr?". Eta beste lau bokalak erreak.
Halaere sukaldaritzan erabiltzen den "kurri" saiatu nuen, bainan ez zen onartua izan.
@txopi-k eman xehetasuneer esker "curry" sartu eta bingo, irabazi!
Heldu den etapa, aktualitateari jarraituz, beharba zirilikoaz? Adi egon behar!
@desertorea Betiko leloa. Liburu hori irakurri nuelarik (aspaldi) pasarte batek markatu ninduen. Oraindik gogoan dut. Nekazariak kanporatzeko aginduarekin etortzen zen tipoak banku bat zer den azaltzen zuelarik. Entitate boteretsu azkar bat bezala aurkezten zuen. Banketxea... Misteriotsua, hor nonbait, gure gainian, haize leun bat bezala dabilena. Bainan segundo batez lehertzenahal gaituena, euli bat nola...
Jende xeheak entitate asko badu inguruan eta gainian... Barrandan.
@txopi zure azalpener esker asmatu dut. Azken lerroan nintzela.
Ene alabeen burlatik salbatu nauzu.
Milesker.