Bart gabaz ordu erdiz proba neban Inmortals: Fenyx Rising. Ondo, saria saturata egongo zan erabiltzailez, piskat saltoka ebiltzazan irudijak, ez zan oso dinamikua; baina halan eta be, ipuin bat bailitzan esatari bategaz ekintzak osatu bitxartian testuingurua azaltzen joatiagaz entretenigarri egiten zan. Prince of Persia the sands of timen estilora egin be.

Allredtarren Silver Surfer omnibusa irakurtzen amaitxu barritxan: oso ona 30 aletan oso ondo egituratuta atzetik kontatzen asmatzen dan maitxasun istorija. Gaurtik nire komiki gogokuenen zerrendara!

Adina esan gabe, zein da gogoan duzun jolastu zenuen lehen bideo jokoa? Nirea: Gradius

Jean Giraud “Moebius” marrazlien lanak ezagutzen hasi naz. Trazuak zein koloreatzia ikusgarrija, begija beteten dau bineta bakotxak. Estela Plateada Parábola honakua, hurrengo El Incal. Maisu lanak.

Aurten Ordesako haranian egon naz nire konfidantzazko zirkulua zatitzen. Oroitzapenak sortu, zigor fisikua eta estres piko puntualak baino ezer ederragorik badago burua eta arimia arinjuteko?

Atzo fin erlojuen kontra, historikoki txarto emon jakun modalidadian. Gaur etxian lan onari eutsi eta mailia ziurtatzeko beste pauso bat emotera!

Beenga, aurreko tutaren harira galdetegi xumea egingo dugu, mastondonteok: zein da motorik ikusgarriena hiru hauen artean?

Erakutsi haria

Komiki iruzkinak 

Dani Fano eta Guillermo Gonzalezen 'Kortsarioen Ostatua' berrirakurtzen. "Uzkia tenkatuko zaik, danbolinaren larrua bezain" Bikaina esaldija eta hobiaguak ilustrazinoiak. Dokumentazio istorikua hainbat argitaletxek "deluxe" edizinoietan besterik ez dabe emoten eta hemen badagoz dagoeneko. Abordatzeera!

La Casa de Papeleko maskara dela batzuk, V for Vendettakoa besteek... Ez bata ez bestea: Guy Fawkesen aurpegia da, britaniar parlamentua lehertarazteko 'Polboraren konspirazioa' egitasmoaren buruarena. " The Only Man Ever To Enter Parliament With Honest Intentions" Argazkikoa, Lekeitioko Galarrena Herriko tabernatik gertu (Geocaching gisa hartu)

Podometroa bakarrik erabili dugu pilatutako distantzia neurtzeko, eta irudian ikusten denez neurketa okerra da; baina lerroko patinekin egindako proba denez ez zuelako pausoa detektatzen

Erakutsi haria

Sozializatzean ikono eta ohitura kulturalak barneratzen ditugu, ondoren gure egiteko. Nire semeentzako atsedena hartzen ari dira superheroiak. Niretzat sakonagoa da atseden horren esanahia: “Valhallan berriz elkar ikusi arte!” esan eta suzko gezia jaurtitzeko gogoa piztu didate🤣

WNBA partidua jokatu neban harainegun. Taldiak aukeratzeko irizpidia ixan neban ligan portzentai orokor onena daukezen jokalarijak: Washington eta Seattle. Ezagutzen ez doten ligia da, nesken kirolian ohikua danez. Baina bideo jokuetan agertzen hastiak hurrengo belaunaldijak normaltasunez jarraitxuteko balijoko ete dau?

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.