Hemendik aurrera sare sozial libreetan aurkituko nauzue: nire Twitter kontuarekin gertatu dena laborategia.eus/twitter-itxi-d

Jarraitu

@dabidnet nik twiterren urteetan zehar landutako zerrendak dauzkat, baten-bat asko erabiltzen dut zenbait gairi buruz eguneko informazio fidagarria izateko.

Tamalez pertsona batzuek beraien lanak edo ta aurrerapenak twiterren partekatzen dituzte.

@bertol @dabidnet Nik dagoeneko ez dut Twitterren idazten. Oso noizbehinka irakurtzera sartzen naiz, gero eta gutxiago. Facebooken prozesu bera jarraitu nuen... eta pozik!
Harrigarriena hori da, ezinbestekoak iruditu arren, utzi eta ez dituzula ezta faltan botatzen. Zerbaitegatik izango da

@txopi @dabidnet Horrela izango da, baina adibidez twitter.com/bertol/lists/segur zerrendan -ri buruzko berri eta lan interesgarriak lortzen ditut. Argi dago txio baten batzuek ez dutela balio handirik, baina nahiko pozik nabil bertan lortzen dudan informazioarekin.

Twitter-etik kanpo zail xamar ikusten dut informazio hau ti-ta batean lortzea.

@bertol @txopi nire ustez bada arazoa ere, besteak beste, informazioa leku bakar batean aurkitzea. Baita, "di-da baten" horren behar izana sentitzea. Berehalakotasunaren kontrako kanpaina bat hasiko dut 🤣🤣

Baina argi dagoena zera da: norberarentzat baliagarria da? Dale!

Nire kasuan Twitterretik jasotzen dudan infomazio gehiena RSS bitartez jaso dezaket (zenbait norbanakoena salbu).

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.