Nola kudeatzen dituzue hizkuntzak mastodon.eus-en zaudetenok?

Oso noizean behin gaztelaniaz edo ingelesez idatzi nahi izaten dut, baina instantziako denbora-lerro lokala ez zikintzeko euskaraz idazten bukatzen dut. Ez legoke arazorik noizean behin hemen erdaraz aritzeagatik, baina gehiago da neure buruari jartzen diodan muga. Komunitatearekiko eta neure buruarekiko errespetuz.

Norbait erantzun behar badut, lasaitasun osoz egiten dut besteak erabili duen hizkuntzan, euskaraz ez badaki.

Jarraitu

@dabidnet euskara erabiltzen dut normalean nik idatzitakoetan.

Noiz behinka erdaraz-ko edukiak partekatzen ditut.

Beste instantzi bateko norbaiti erantzun nahi badiot, berak ulertzen duen hizkuntz bat erabiltzen saiatzen naiz.

Nik uste posible dela erdara erabiltzea, baina neurrian, bestela mastodon.eus-eko helburuetariko bat galduko litzatekeen.

@bertol bai, noski posible dela erdara erabiltzea, bere neurrian egiten bada. Gaztelaniaz eta ingelesez noizbehinka idazten duten kontuak ditugu geurean ere, edo esaldi berean (bermeotarrak izan barik), gaztelania eta euskara nahasten dituztenak. Guzti hori erabat onargarria da eta hau sortu genuenean bagenekien horrela izango zela 🙂

Agian urtean gaztelaniaz edo ingelesez bota nahi ditudan lau tut ziztrin horiek botatzea onartu beharko nioke neure buruari, baina ezin dut kar, kar, kar 😥

@dabidnet @bertol zenbait kontu ditut zenbait instantziatan. Hala ere, hau bakarrik erabiltzen dut. Ingeleraz badut idatzi beharra, horixe egiten dut, izan ere, ez dut ia ingelesez idazten. Ia dena euskaraz egiten dut. Ezer ere ez gazteleraz

@inigoortega
Nik mugikorrean Fedilab aplikazioa erabiltzen dut eta beste kontu bat daukat erdaretan hitz egiteko (oso gutxitan egin dut egia esan)
@dabidnet @bertol

@inigoortega @dabidnet @bertol
Bestalde, niri molestatzen dit .eus denbora-lerro lokalean erdarak ikusteak, baina jendeak horretarako eskubidea badu, noski. Nik ere badut eskubidea eta aukera erabiltzaileak mututzeko (nik ez ikusteko) baina ez dut behar izan oraingoz (bati uste dut egin niola, ez dut oroitzen). Erdaretan hitz egiteko jendeak beste kontu bat izatea eskertuko nuke, baina ezin da exijitu.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.