@argia Eta gurean, nabaritu da erabiltzaile kopuruak gora egin duenik?

@iametza

@gaztelumendi @argia @iametza baiiii! Ez da ba nabarituko! Egia esan, oso pozik gaude azken egunotako datuekin, pertsona berriak elkartu zaizkigu eta bisitan aspaldian etorri ez diren pertsona asko itzuli dira.

Noizean behin datu horiek publikatzen ditugu kontu honetatik eta erabiltzaile berriak komunitateari aurkezten saiatzen gara.

Egia esan, giro polita dago, eta hori beti da motibagarria guretzat. :mastodoneus:

@admin mila esker, benetan.

Ikusgarritasuna da guztiaren funtsa.

Eta giro egokia izatea.

Twitter + mastodon mezuak nahinon irakurri eta idatzi ahal izatea litzateke onena.

gmailetik argia.eus-era idazten dugun bezala, edo norbere zerbitzaritik bestela...

@argia @iametza

@gaztelumendi

Horretarako ​rek ​n erabiltzen den protokolo estandar irekia erabiltzen hasi beharko luke. Mastodon, Pixelfed (irudiak), Peertube (bideoak), Funkwhale (audioak), Lemmy (foroak), Gancio (agendak)... horrela komunikatzen dira dagoeneko:

eu.wikipedia.org/wiki/Fedibert

w3.org/TR/activitypub/

Euskal Herrian bertan elkarren artean federatutako hainbat komunitate daude:
kaixo.lemmy.eus/#fedibertsoa

@admin @argia @iametza

@gaztelumendi

Hala ere, artikulu honetan azaltzen saiatu naizen bezala, nire ustez Twitterrek duen arazo handiena moderazio eza da eta Elonekin okerragora egingo du.
iametza.eus/albistea/elon-musk

Hori konpondu ezean fedibertsoko administratzaile askok ez dute Twitter​rekin federatu nahiko, Gab-ekin gertatu zen bezala edo posta elektronikoko zerbitzariek spam egiten duten zerbitzariak blokeatzen dituzten bezala.

Pilota ​ren teilatuan dago.

@admin @argia @iametza

Jarraitu

@aldatsa @gaztelumendi @admin @argia @iametza guztiz ados Asier, aukeran nik behintzat nahiago Twitter-ekin ez federatzea.

Jendeak burujabetza eta bere datuei buruz erreflexioren bat egitera iritsiko balitz, pozik.

Aukera asko eskeintzen ditu Fedibertsoak :fedibertsoa:

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.