mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

bertol ⁂

Badirudi baten batzuek utzi eta era salto egin dutela.

Zuek zein iritzi duzue -ekin gertatukoari buruz? Nik oraingoz -en jarraitzen dut, baina iritziak irakurri nahi ditut.

Mila esker 😉

@bertol nik ez dut ezer aldatu.
Hemen irakurri nuen Firefox kakazten ari ote zen. Nire erabiltzaile esperientzian ez dut ezer nabaritu.

@AVU_Osoro @bertol Nik momentuz ez dut aldatu... batez ere neke/nagikeriagatik. Urtarrilaz geroztik etxeko sistema eragilea aldatzen ari naiz eta nahiko lan momentuz horrekin.

Baina gaur Firefox 136 jaso eta lehen aldaketa, alboko barran AA txata jartzeko fitxa. Zero grazia. 😤

@bertol nik momentuz Firefox erabiltzen jarraitzen dut. Bai, itxura txarra hartu diogu baldintza aldaketa horiek ikusita, baina oraindik ez dakigu zehazki zein asmo dituzten (zein datu bildu nahi duten, nola eta norekin elkarbanatuko luketen).

Desiragarriena litzateke edozein daturen partekatzea erabitzaileak onartu behar izatea (opt-in)

@bertol

Bestalde, gehien kezkatzen didana software askeko proiektu handi askoren biziraupenaren bermatzea da.

Nabigatzailea oso zati garrantzitsua bilakatu da eta denok nahi dugu segurtasuna, eta esperientzia ona-azkarra-berritzailea. Eta noski, hori dena ordaindu gabe...

Agian opt-in bai, baina aldi berean bilatu beharko litzateke onargarria den oreka bat, eta behin hori aurkituta, erabiltzaileoi bultzatu datu partekatze anonimo eta agregatuak onartzera.

@xezpeleta guztiz ados, eta donazio sistema martxan jarrita edo ta nabariagoa izan da, seguru zerbait lortuko zutela 😉 Mozilla eta Firefox -ek asko egin dute Internet Aske baten aldeko borrokan.

@bertol nire ustez , espejismo bat besterik ez da...
Antzeko proiektuak ezin dute existitu firefox gabe.

@tfe nik ere, hala uste dut. Pena litzateke Firefox -ek agur esatea.

@jonuriarte @bertol Horixe bera. Oraingo fork horiek Firefoxen garapenik gabe jai omen dute 😑

Nik erabiltzen jarraitzen dut oraingoz.

Irakurri dut garatzen ari direla Servo izeneko beste motore bat, baina oraindik ez omen dago guztiz prest. Egun nabigatzaule bat ez da gauza txikia 🤔