Jarraitu

@txikillana @Anefer @txikillana Ta instatzia ezberdinetan emon behar da jendea jarraitu ahal izateko?

@bihar
Nahi izanez gero instantzia desberdinetan hainbat kontu sortu ditzakezu baina ez da beharrezkoa, instantzia batetik besteetakoak jarraitu ditzakezu eta haiekin komunikatu.
@txikillana @Anefer @txikillana

@admin @bihar @Anefer @txikillana Hori da. Zuk ez duzu beste inon ere izenik eman behar; zauden leku horretatik beste instantzietakoak jarrai ditzakezu, eta guk ere (ni beste instantzia batetik ari naiz, oraintxe momentuan) jarrai zaitzakegu.

@txikillana Ok. Beste galderatxo bat 😅 Eskubian "Hasiera", "Lokala" eta "Federatua" ditut. Bakoitzean zer dagoen non ikasten dut? Ze hiru lerro jarraitzea ez zait erraza egiten.

@bihar
:mastodon: Hasiera: zuk jarraitzen dituzunen tutak eta bultzadak ("RT"ak). Zure denbora-lerroa da.
:mastodon: Lokala: zure instantziako tut publiko guztiak (baina ez bultzadak eta erantzunak). Zure kasuan mastodon.eus-eko tut publiko guztiak. Instantziaren denbora-lerro publikoa da.
:mastodon: Federatua: zure instantziakoek jarraitzen dituzten guztien tut publikoak, zure instantziakoak zein besteetakoak. Zure instantziakoek ikusten duten :fedibertsoa: ​ren zatia
@txikillana

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.