Holakoak azaldu dira Irunen azken aldian, euskarazko hedabideetan argitaratu diren iritzi artikulu batzuen mezu bera dute, eta 'Devenir Europa' faxistek jartzen dituzten pegatek ere bai. Lakaxita gaztetxean pintada faxistak egin dituzte... Ez dakit lotuta ote dauden, baina mezua sukalderaino sartu zaigu.
@GariGaraialde LaKaxitan pintadak egin badituzte asuntu txarra. Ez dakit nola sar litekeen edo ausart litekeen horrelakoak egitera.
Ez dakit Adimen Artifiziala edo Itzultzaileen kontua izango den, baina espero euskaldunik ez egotea guzti honen atzean.
Bazterrak nahasten dabiltza, eta ez Irunen soilik.
Harrera Herria Euskal Herrian
@bertol Ez dezagun gure burua engainatu, euskaldunak badira eta badakigu. Euskarazko hedabideetan artikuluak idatzi (eta sinatzen!) hasiak dira, eta Zuzeu-ko iruzkingileen artean ugari dago. Ez estetika naziarekin, baina 'gu bai, haiek ez' pentsamendua dutenak... eta hauek arriskutsuagoak dira; etsai direla ohartzea kostatu egiten zaigulaki.
@GariGaraialde @bertol Zer ote da estetika nazia gaur egun ezta?