Etxekoek telebistan gehien ikusten dugun saiorako erreportajea grabatu dugu Aritz Ganboa eta Biba Zuek ETB-ko lan-taldearekin gure herrian, , landa-hiria harremana, eta @Olatukoop -i buruz.
@Talaioskoop
Plazera izan da!

Sherlock Holmes eta Watsonek Sarasateren kontzertura joatea erabakitzen dute kasu bat ikertzen duten bitartean.
(Musika alemaniar asko programan)

XIX. mendea (ere) izan zenean.
Irakurketarekin gozatzen 🧐

«Mito pixka bat -libertatez-, utopia apal bat, eta mundua gure aurrean zabalik!»
[]

Praktikatik abiatzen den kooperatibista naizen aldetik, ohore handia da Azurmendiren pentsamendua garatzen duen liburu honetan ur-tanta izatea.
Mila esker @Jakin


Baztango mendietako ardo natural bikaina.
Mila esker Ana Iriarte eta Iñaki Bengoetxea lurrarekin elkarlanean horrelako ardo ederra ekoizteagatik.

Lehena amaitu dut, gorria, jarraian datoz berdea eta urdina.
-ko bizitzaren lehen 40 urteen kontakizun bikaina da, oso deskriptiboa: kolonizazio prozesua, terraformazioa, transnazional esploratzaileak, iraultza...
Bertara joateko goga sortzen du.

235 bazkidek elkarrekin proiektu eraldatzaile asko egin eta lagundu ditugu, beraz, askoz gehiago izango garenean zer eraldatu nahi dugun pentsatzen hasi beharko dugu!

2022tik Koop57 Euskal Herriaren zuzendaritza batzordean izango naiz ildoa lantzen.

Bazkidetu 👉🏾 coop57.coop/eu/euskalherria

Etxeko liburutegian apala handitzen doa.
[Bai, Leninen matrioxkak zaintzen du]
Zuen apal bereziren bat erakusteko?

'Mugako dragoiak'
Harriet - Iván Gil - Garluk

Historiaren ertzetako istorioa, Harriet estiloan kontatua. Western klasiko eta ezberdina.

@errenterialiburutegia bidez.

Kasu @bibaardoak kooperatibaren eskaintza eder honi!
Euskal Herriko ardo natural eta ekologikoak, konfinamenduak edo lagunarteak gozatzeko.
egin egin daiteke
bibaardoak.eus/producto/biba-e

«Hutsunea da, Arendtek bere buruaz hitz egiten zuenean zioen bezala, heldulekurik gabe pentsatzea, norberarekin kontsentsua bilatzea. Munduarekin baketu, erdigunearekin adiskidetu.»
@hedoi_etxarte
berria.eus/paperekoa/1892/018/
Gaur Arantzazun egon naizenean Aitor gogoan izan dut.

Amatxi eta atautxik 1932 urte inguruan erosi zuten esku artean izan dut [argazkikoa].
Nik Biblija.net erabiltzen dut bilaketak egiteko, -eko iturrietan ere badugu:
eu.m.wikisource.org/wiki/Bibli
Ateo izateko beharrezko ezagutza gure kultur ingurunean.

Anfitrioi moduan herria erakusten dudanean, askotan Alhondigara hurbildu eta itsas-portua nolakoa zen azaltzen saiatzen naiz.
Bi irudik [@errenteriahitza] hobeto erakusten dute.
(Ez da Oiartzun ibaia bidetik aterea, itsasoa bere tokian baizik)

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.