@zital @bixardune kasu honetan Espainola jakitea beharrezkoa da 🙃😜

@urtzai @bixardune bai, eta benetan ironikue da iparraldeko gehidxenak españolez gehidxau jakitzie euskeraz baño, hegoaldien geure mandan behintzet, idea puterik pe eztakuniko frantzesari buruz (hizkuntzieri buruz behintzet 😂 )

@zital @urtzai Arrazoi guztia, urtzai... Barka ene bekatua... Amen... Haiek han eta gu hemen... Oraintxe beste bat... Diglosia barikoa...

@zital @urtzai eta ez da ironikoa mugaz bestaldean gaztelania gehiago jakitea guk frantsesa baino, historiaren emaitza da: Joana Albretekoa eta Iraultza han, Inkisizio katolikoa eta karlismoa hemen (protestantismoa eta Iraultza burgesa batere idealizatu barik, eta karlismoa guztiz demonizatu barik, baina hala da)... Jakin nahiko nuke zer ginatekeen gaur egun Erreformaren penduluak gurean beste aldera erori izan balitz... Ez dakit gustuko izango nukeen, baina jakin nahiko nuke...

@bixardune @urtzai nik dakitzeka, batezbe eskolan española ikasten dauielakon, eta ez euskerie

@zital @urtzai geuk ere ikasten omen dugu ingelesa, batzuetan frantsesa eta etxean gaztelania besterik ez dugun askok, euskara ikastetxeetan... Omen... Hobeto esanda: estudiatu bai (tira...), baina ikasi?

@bixardune @zital bota bota, baina zenbat eta sinpleago hobe. Txiste txarren zalea naiz eta! Jainkoak ordainduko dizu!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.