Gau Beltza
http://gaubeltza.eus/
Gero eta sarriago entzuten da honelakoen berri, eta, ziur aski dudan niu eitx joeraren ondorioz, tresna ederra iruditzen zaizkit honelako ekimenak, batez ere, auzoak, auzolana eta harreman sozial osasungarriak suspertzeko.
Gainera, sekulako aukera iruditzen zait gure klitxe, atabismo eta fosil kulturalen sorta joria iragazteko, estereotiporen bat apurtzeko eta lizuntzen hasitako sustraiak gaur egunean landatzeko, herri irudi eta erreferente berriak sortuta...