Jarraitu

Testuinguru edo arrazoi bariko tuta:
Bat baino gehiago ni bezain harritua geratuko da jakitean zer esan nahi duen Laboaren 'Haize Hegoa' gutixian ageri den 'Mutsurdin' (moltso urdin) berbak...
Jakin nahi?

@aldatsa Baaaaa, oker ez banago:

Mutsu = moltso = alua
Urdin = zahar / lizun

Orotarikoan hitza ez dago, baina moltso eta urdin begiratuta, hala omen da.

Ezagutzen zenuten? Moltso hitza zertarako erabiltzen duzue? Nik 'estropajoari' esaten diot moltso...

Erakutsi haria

@bixardune Lankide batek esan zizkidan niri esanahia eta etimologia, baina ez dut spoilerrik egin nahi.

Irakurtzean txortan egin esamoldearen jatorri bezala aipatu den aukeretako bat etorri zait burura, ingelesezko short time. Dirudienez sarean 2004an agertu zen lehen aldiz, baina lehenagotik omen dator:
postaria.com/pipermail/eibarta

2007an arrantzale putazaleen teoria ondarrueraz kontatu zuten Sustatun:
sustatu.eus/1191484617

@bixardune Beste aukera interesgarri bat Azkoitiko abarketariena. Juan Luis Zabalak 2007an kontatua:
"Azkoitian (“villa alpargatera” deitzen baitzitzaion) oso ohikoa izan zen garai batean (40, 50 eta 60ko hamarraldietan, nik uste) kalean txortan egitea, alegia abarketak (alpargatak) jostea, sartu-aterako mugimendu etengabean. Antza denez, hortik dator hitzaren erabilera “berria”, larrua jotzearen adierarekin."
blogak.goiena.eus/faroa/2007/0

@bixardune 3. aukera bat Anjel Lertxundiren eskutik:
"Xorta, edo ur-tanta, hazi-tanta…"
blogak.goiena.eus/faroa/2007/0

Xabier Mendiguren hari horretatik?
Iparraldeko euskaldunek (t)xorta esaten diote traguari, eta otordu-amaierako kopa izendatzeko oso normala da: "Edanen duzuia xorta bat?". Ba, halako batean, joan dira Hegoaldeko batzuk beste aldera, egin dute bazkari ederra, eta amaieran hor azaltzen omen zaie kamarera pertxenta galdera honekin: "Nahi duzie xortarik edo...?"
postaria.com/pipermail/eibarta

@bixardune @aldatsa moltso Bizkaian (edo bizkaieraz) multzoei eta batez ere multzo nahasiei esaten zaie.

Horrela agertzen da Euskaltzaindiaren hiztegian, gainera.

@jon @bixardune Bai, horixe da nik entzuna nuena. Orotarikoan mutsurdin ez dator, baina mutxurdin bai:
euskaltzaindia.eus/index.php?o
Eta etimologia esplizituki aipatzen da:
Etim. De motz 'cunnus' y urdin 'cano'.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.