Testuinguru edo arrazoi bariko tuta:
Bat baino gehiago ni bezain harritua geratuko da jakitean zer esan nahi duen Laboaren 'Haize Hegoa' gutixian ageri den 'Mutsurdin' (moltso urdin) berbak...
Jakin nahi?

Jarraitu

@aldatsa Baaaaa, oker ez banago:

Mutsu = moltso = alua
Urdin = zahar / lizun

Orotarikoan hitza ez dago, baina moltso eta urdin begiratuta, hala omen da.

Ezagutzen zenuten? Moltso hitza zertarako erabiltzen duzue? Nik 'estropajoari' esaten diot moltso...

@bixardune @aldatsa moltso Bizkaian (edo bizkaieraz) multzoei eta batez ere multzo nahasiei esaten zaie.

Horrela agertzen da Euskaltzaindiaren hiztegian, gainera.

@jon @bixardune Bai, horixe da nik entzuna nuena. Orotarikoan mutsurdin ez dator, baina mutxurdin bai:
euskaltzaindia.eus/index.php?o
Eta etimologia esplizituki aipatzen da:
Etim. De motz 'cunnus' y urdin 'cano'.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.