Jarraitu

@txikillana Prohodna leize karstikoa, Bulgarian: 'Jainkoaren begiak' izeneko formazioa dauka barruan, Koaternariokoa. Gizakiek erabili omen zuten Neolitoan eta Kalkolitoan, baina ez omen du interes espeleologiko berezirik. Hala ere, Damaren begirada horrek odola izozten du, aizu...

@txikillana Bide batez, troglodita txit jatorra zarenez... Ezberdintzen al dituzu koba, kobazuloa, leizea, leizezuloa eta harpea? Beste inork honi buruzko iruzkinik?

Erakutsi haria

@bixardune Bai: koba horizontala da, leizea bertikala, eta haitzuloa/harpea terminoak denetarako balio dute. Hori #speleo munduan: izan ere baserritarren artean terminoak ez dira hain argi bereizten.

@bixardune Ederra benetan. Eta "interes espeleologikoa"rena oso erlatiboa da. Nik neuk "ez dago ezer" esan izan didaten hainbat zulotan oso gauza interesgarriak aurkitu izan dut... Normala da baina, #speleo jendearen artean batzuk rolexetara eta besteak perretxikotara ibiltzen baikara. 😝

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.