Jarraitu

Kaixo, @UZEI ko langile prestuok!

Lehenik eta behin, har itzazue bizitzan zeharreko oinezko xixtrin honen zorion-eskerrak egiten duzuen lanarengatik, eta jakin ezazue badakidala parte hartu bai, baina ez duzuela zuek gobernatzen.

Horiek horrela, barka bekizkit biraoak, baina ze pitoplasta ari da hemen pasten?

Urteen joanak gaia aldatzeak(?) seko alderantzizkatu dute Azurmendi eta Mujikak zertzelatutako ortotipografia, edo hori aplikatzeko irizpideak, edo atalen bat galdu dut? Edo?

@UZEI Nola gerta daiteke oharrik ez agertzea termino berberaren bi sarrera inkongruente sartzerakoan, edota inor ez ohartzea?

Ala ni nabil Athleticzaleak baino galduago?

Azkenean informatika ikastera bultzatuko nauzue, zantar maiteok!!! :gnu: 😃😃

Egun on, @bixardune! 👋 Bai, arrazoi osoa duzu: zeuden bezala nahasmendurako bidea ematen zutenez, sarrera horiek bateratu eta horrela utzi ditugu. Eskerrik asko oharra egiteagatik!! 🤗

@UZEI Ikusten dudanez, 'udal' izentzat hartu duzue, ez izenondotzat... Azken boladako 'joera' hau itzulpen automatikoari egotzia nion, baina ikusita atzean giza hizkuntzalari bat dagoela, askoz lasaiago atxikiko natzaio termino finkatuari... Dena den, eta, bide batez; zergatik ez giza-hizkuntzalari (edo euskal-herri, edo gazte-jende) udal-batzorde horren ildotik?

@bixardune Hala da. "Udal" izen gisa arautu du Euskaltzaindiak, ez izenondo gisa. Eta "euskal" edo "giza" bezalakoak marratxorik gabe idatzi behar direla ere ezarri du Akademiak. Azkenik, "gazte jende" modukoak zuzenak dira, eta hiztegi arauemailean jaso dira (marratxoa aukerakoa da). [1/2]

@bixardune Erreferentzia gisa, ikus honako hauek:
a) "Udal" sarrera Euskaltzaindiaren Hiztegian: labur.eus/udalEH
b) "giza", "euskal" eta abarri buruzkoa, Euskara Batuaren Eskuliburuan: labur.eus/D3kA1
c) "Jende" sarrera Euskaltziandiaren Hiztegian ("gazte jende", "handiki jende adibideekin): labur.eus/jendeEH
[2/2]

@bixardune *Euskaltziandiaren ez, Euskaltzaindiaren! 😅 Barkatuko ahal digute euskaltzainek! 😇

@UZEI Eta barkatuko al didazue matraka zuek?
...
Eskerrik asko estekengatik. Euskaltzaindiaren hiztegian banuen begiratua 'udal' sarrera... Eta hain zuzen ere, bereziki, 2. adierako adibideei so, ez dut harrapatzen zergatik hartu den udal-plangintza eta aldi berean udal langile idazteko hautua. Arrazoi fonologikorik ez dago marratxoa kentzeko, ados, baina, ez naiz gai marratxoaren beharra, are xedea ere ulertzeko kasu zehatz honetan. Argituko? Eta eskatzea libre denez, zergatik letra xehez?😮😓

@bixardune Eup! Euskaltzaindiaren Hiztegiaren sarreran esaten den bezala, "Definizio, definitzaile eta adibideetan, marratxoa erabiltzea aukerakoa denetan, batzuetan ipini da eta beste batzuetan ez". Kasu honetan, "udal langile" jaso dute adibide gisa, baina hori bezain zuzena da "udal-langile".
UZEIn, marratxoa hautazkoa denean, jarri egiten dugu. Irizpide horren alde egin du, adib., Elhuyarrek ere. Berriak aldiz, hautazkoa denean, marratxoa ez du jartzen.
Baina bi aukerak dira zuzenak.

@bixardune A, eta kasu honetan, letra xehez uztearen alde egin dugu izen arrunt gisa hartu dugulako, eta ez erakunde baten izen berezi gisa. Beste hainbeste egingo genuke "lan-batzorde", "sostengu-batzorde" eta abarrekin.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.