Baratze marrubia ta basamarrubia ezberdintzeko hostoai erreparatu behar zaiola kontuatu naiz. Baratzekoak hosto ilunagoa daka ta txurtoñetik borobildua; basatiak berriz, argigoa ta txurtoñetik triangelu forman hazte da hostoan heren bateraño.

Basatiak zabalkorragoak dia ta fruituak borobilak ditu, loreak ere txikigoak.

Jarraitu

@porru Amumak (erdalduna) metra edo magoria deitzen die basamarrubiei... Aragoiko Ansó herrian Casa Magoria dago eta marrubi berba latinetik omen dator... Landareez gain izenek ere jakinmina pizten didate... basamarrubientzako beste izenik baten batek?

@bixardune

Euskaltzaindian OEHn sarrera bat aurkituet, Laudion "fresa de monte" esateko entzunda: euskaltzaindia.eus/index.php?o

Bestela eztet asko aurkitu landare horren euskerazko izenei buruz. Halare latina baño lenaoko izena guganaño irixtea zaila izango zan!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.