mastodon.eus fedibertsoan parte hartzeko erabil dezakezun Mastodonen zerbitzari independenteetako bat da.
Mastodon.eus euskara eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon instantzia bat da. 2018an hauek sortua: Azkue Fund, Dinahosting, iametza, Laborategia.eus, PuntuEUS eta Talaios Koop

Administratzailea(k):

Zerbitzariaren estatistikak:

1.4K
erabiltzaile aktibo

Nahikoa ez armagintzaren onura ekonomikoak goraipatzearekin eta segurtasunagatik berrarmatzeko beharraren berba-jokoarekin eta... hemen da . Hurrena, eta atzera bueltarik eza🤬

@desplazatua zuek zer uste duzue, benetako arriskua dela ala beldurra emateko soilik? @txerren

@protoeuskaldun @desplazatua @txerren Aspaldi dabiltza beldurra sartzen: okupazioa dela, inmigrazioa dela, hau dela, bestea dela. Eskaladan dabiltza gure erantzuna ez dadin izan izan beharko litzatekeena. Setiaturik eta arriskuan senti gaitezen.

@blanca_urgell @protoeuskaldun @desplazatua @txerren Guztiz ados. Gainera, arduragabekeria hutsa da titular hori horrela botatzea. Dendak eroen moduan hustutzea proposatzen ari zaizkigu? Pilatu gauzak etxean zuretzat eta zure familiarentzat? Hori da mezua? Aski da.

@cartonve eske hori da. ez dugu gauza handirik eskatzen joder, seriotasun piska bat, besterik ez @blanca_urgell @protoeuskaldun @desplazatua

@txerren eske esan behar da e? Babestu gerratik, hondamendi naturaletatik eta zibererasoetatik. Dena etxerako kit bakarrean. Egin dezagun barre, bihar okereagoa izango da eta. @blanca_urgell @protoeuskaldun @desplazatua

@AVU_Osoro @cartonve @blanca_urgell @protoeuskaldun @desplazatua Errigora surbibalista edizioa XXD Ojo, salduko litzateke seguru