Konkretuki, honela esplikatzen zuen zer den "erretiradako heroi" hori.

Sute baten erdian zerbait salbatu nahi duena bezala ibili nintzen asteburuan liburuak erosten: herriko azken liburu-denda itxiko dute. Requiem bat merezi du argia.eus/blogak/boligrafo-gor

Balenciagak diseinatutako zapiak, museoko piezak zirenak, Gipuzkoako EAJko politikarien emazteen eskuetan bukatu zuten. Eta hori Balenciaga kasuaren parterik anekdotikoena da. Gaur hasiko da epaiketa labur.eus/balenciaga-ustelkeri

Adblock desaktibatzen ez badut ezin dudala artikulua irakurri? Baina ze ostia!?

Nire lanaren plazeretako bat da honelako artikuluak beste inork baino lehenago irakurri ahal izatea: mandanga ona idatzi du Jon Urzelaik Gutariko Bat taldeaz argia.eus/argia-astekaria/2638

Zalantza sortu zait titular honekin: "Nafarroa ez da ukitzen" ala "Nafarroak ez du bere burua ukitzen" esan nahi du? Izan ere, bigarrena Opusen garaipen handi bat litzateke

Parisko Udalak 250.000 euroko diru laguntzak emango dizkie hiriko liburu-denda independenteei euren funtzioa bermatzeko Amazonen erauntsiaren aurrean argia.eus/blogak/boligrafo-gor

ETB eta Deiaren arabera, Darponek ez du dimititu lan eskaintza publiko batean iruzur zantzuak detektatu ondoren "hemen ez da ezer pasa" esanez bezala hilabeteak pasa dituelako. "Presioagatik" eta "jazarpenagatik" dimititu omen du. Espainiarrei kultura demokratikoko lezioak emateko moduan gaude.

Sarrera guztiak agortu dira larunbatean Lisabö Intxaurrondon ikusteko. Joxi Ubedak taldearen azken diskoaz ('Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen') hau idatzi du argia.eus/argia-astekaria/2634

Lagun maiteok, mundu honetan dena dago kontrolpean.

Dena?

Ez!

Aguraingo punk talde batek orain eta beti eusten dio inbasioari, garaitezin bihurtzen duen edabe magiko bati esker: gure nostalgia neurrigabea.

La Polla Recordsen itzulera zonbiaz argia.eus/blogak/boligrafo-gor

Ibon RG-ren 'Hil zara' diskoa urte hasiera alaitu didan gauza horietako bat izan da. Oso elkarrizketa konpletoa egin dio Gorka Erostarbek argia.eus/argia-astekaria/2632

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.